Print this page

Euskararen legearen 35. urteurrena, ekitaldia

Rate this item
(1 Vote)
Print Friendly, PDF & Email
Hogeita hamabost urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak. 18/1986 Euskararen Legea onartu zuenetik gaur arte. Inolako logikari erantzuten ez dion legea dela berretsi izan dugu azken hamarkadotan, herritarrei oinarrizko eskubideak bizi diren herriaren arabera aitortzen dizkielako. Are gehiago, nazioarteko esparruetan oraindik ere erabiltzen da lege hori oinarri sendorik gabeko diskriminazioa eragiten duen arauaren adibide gida. 

Zalantzarik ez dugu lege horrek arrasto handia utzi duela euskaraz bizi nahi duen komunitatearen baitan, baina bai eta jendartean oro har ere. Izan ere, lege horren irakurketa murritzek ekarri zuten, esaterako, euskararen beraren ikusgabetzea; edota gaur egun euskaldunak diskriminatzen dituzten erabakiak. 

Hala eta guztiz ere, herri gogo indartsuak behin eta berriz aldarrikatu du justizia, kohesioa eta berdintasuna ardatz izango dituen marko juridikoa behar dela. Aldarrikatu ez ezik, eraiki ere egin du herri gogo indartsu horrek, eta legeak herritarrak diskriminatzen dituen eremuan aurrera eraman izan diren proiektuak dira horren erakusgarri. 

Horrela, egungo irakurketa, bai eta etorkizuneko erronkak ere, zuekin partekatu nahi ditu Euskalgintzaren Kontseiluak legearen urteurrenaren bezperan, abenduaren 14an, asteartearekin, Iruñeko Plazara! gunean (Kale Nagusia, 31) arratsaldeko seietan antolatu duen ekitaldian. Izena emateko HEMEN.
Read 1609 times Last modified on Lunes, 13 December 2021 10:55
Lunes, 13 December 2021 10:36