Print this page

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen barruan, 16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerro berria, C1 maila prestatzeko ikastetxean bertan edo euskaltegian

Rate this item
(2 votes)
Print Friendly, PDF & Email

Dirulaguntza hauen xedea da C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei C1C1 mailako ikastaroen matrikula-prezioan hobaria eskaintzea.

  • Euskara ikasteko ahalegina egiteagatik, 20 € baino ez duzu ordaindu beharko oinarrizko kuota moduan. Oharra: 20 € ordainduko du ikasleak euskaltegian edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuan, euskaltegiak dagokion deskontua aplikatuko baitio zuzenean eskatzaileari ikastaro osoaren matrikularen prezioan.

  • C1 maila (komunikagarritasun-maila) lortzeko prestakuntza jasoko duzu.

  • Ikastetxean bertan ikasteko aukera izango duzu (eskola-orduz kanpo), euskaltegi baten eskutik bertan antolatutako ikastaroan; bestela, euskaltegian, zure kasa, maila horretako ohiko talde batean.

  • Onuradun izateko baldintzak, adinari dagokionez:

    - 16tik 18 urtera bitarteko adina izatearen baldintza egiaztatzeko, deialdi honen ondoriotarako, jarraian adierazitako urte tartetan jaiotakoak izango dira onuradun:

    * 2023 urtean: 2005,2006 eta 2007 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

    *2024 urtean: 2006,2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

AEKren helburua da 120 eta 80 orduko ikastaroak antolatzea; dena den, sasoi honetan, tokian toki, ikastetxeekin harremanetan ari gara, gauzak zehazteko eta behin betiko eskaintza lotzeko. Beraz, hobe duzu zuzeneko euskaltegiarekin harremanetan jartzea.

Informazio gehiago, hemen.

Read 2623 times Last modified on Martes, 12 September 2023 13:12
Domingo, 07 June 2020 03:00