Dirulaguntza hauen xedea da C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei C1C1 mailako ikastaroen matrikula-prezioan hobaria eskaintzea.
-
Aurrez aurreko taldeetan, autoikaskuntzan eta E-uskaltegian ikasleak matrikula egitean 0,60 euro orduko ordainduko ditu.
-
Abiapuntu-mailak:
a) C1B2
b) B2B2 - gutxienez 330 orduko ikastaroan matrikulatuz gero -
Helburu-maila: C1C1 (kasu guztietan)
-
C1 maila (komunikagarritasun-maila) lortzeko prestakuntza jasoko duzu.
-
Ikastetxean bertan ikasteko aukera izango duzu (eskola-orduz kanpo), euskaltegi baten eskutik bertan antolatutako ikastaroan; bestela, euskaltegian, zure kasa, maila horretako ohiko talde batean.
-
Onuradun izateko baldintzak, adinari dagokionez:
- 16tik 18 urtera bitarteko adina izatearen baldintza egiaztatzeko, deialdi honen ondoriotarako, jarraian adierazitako urte tartetan jaiotakoak izango dira onuradun:
* 2025 urtean: 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.
* 2026 urtean: 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.
- Garrantzitsua: 2024-2025 ikasturtean deialdi beraren bidez dirulaguntza hau jaso zutenek ezin dute berriro baliatu.
- Gutxienez komunikagaitasun-mailetako trebetasunetako batean(entzumena edo irakurmena edo idazmena edo mintzamena) azpimailabat aurrera egitea (euskaltegiko zuzendariak ziurtatu beharko du) eta asistentzia % 75ekoa izatea. Bi baldintza horiek bete ezean, ikasleak matrikula osotasunean ordaindu beharko dio HABEri.
Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.
AEKn euskara eroso ikasi eta bizi