Orrialde hau inprimatu

Asteburuko barnetegiak maiatzean

Elementu hau baloratu
(35 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Ikasturte honetan, AEK-k asteburuko barnetegiak antolatu ditu. Hiri-barnetegiak izango dira Iruñean. Hona hemen datak:

2022ko maiatzak 14-15. B2 eta C1 ahozko azterketa lantzeko hiri barnetegia Iruñean. 92 euro (larunbateko bazkaria barne). 

2021eko maiatzak 28-29. A2.2. mailatik gorako hiri-barnetegia Iruñean (A2.2, B1, B2, C1).  92 euro (larunbateko bazkaria barne)

Informazioa eta izen-ematea: Iruñerriko AEK euskaltegietan · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. · 948 27 41 60 · Gure barnetegien informazioa

Asteburuko hiri-barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.

Egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu AEKren barnetegietan: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Prezioa: 545 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.

Hurrengo ikastaroak: 
Maiatzaren 2tik 27ra
Maiatzaren 30etik ekainaren 24ra

Izen-emateak eta informazioa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

AEKn, euskara praktikoa!

Irakurri 3468 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 04 April 2022 07:57
Astelehena, 04 April 2022 06:13