
AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan
AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!
B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak, hilabetero (120 ordu)
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
Prezioa: 545 euro (Eskolak+mantenu osoa). Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.
*Eskolak eta mantenu erdia egiteko aukera ere badago.
Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEKren Foruko barnetegian.
Hurrengo ikastaroak:
2020/2021 IKASTURTEA (deskargatu egutegia hemendik)
Irailaren 28tik urriaren 23ra
Urriaren 26tik azaroaren 20ra
Azaroaren 23tik abenduaren 18ra
Urtarrilaren 4tik 29ra
Otsailaren 1etik 26ra
Martxoaren 1etik 26ra
Apirilaren 5etik 30era
Maiatzaren 3tik 28ra
Maiatzaren 31tik ekainaren 25era
Harremanetarako:
Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
• gernika@aek.eus
ASTEBURUKO HIRI-BARNETEGIAK
B2 eta C1 mailak: 2021eko maiatzak 15-16. B2 eta C1 ahozko azterketa lantzeko hiri barnetegia Iruñean. 80 euro (larunbateko bazkaria barne)
A2 eta B1 mailak: 2021eko maiatzak 29-30. A2.2. mailatik gorako hiri-barnetegia Iruñean (A2.2, B1, B2, C1). 80 euro (larunbateko bazkaria barne)
Informazioa/ izen-emateak: Iruñerriko AEK euskaltegietan · donibane@aek.eus · 948 27 41 60 (a partir del 12 de abril)

UDAKOBARNETEGIAK
Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. OHARRA: udako barnetegiei dagokienez, 2020ko informazioa da. Aurrerago erabakiko dugu 2021eko udan eskainiko ditugun ala ez, apirilaren erdialdean, alegia.

HEGO EUSKAL HERRIAN
B1-B2-C1 MAILAK
14 egun / 90 ordu
Uztailaren 6tik 19ra
Uztailaren 20tik abuztuaren 2ra
Abuztuaren 3tik 16ra
Abuztuaren 17tik 30era
Abuztuaren 31tik irailaren 13ra
A2 MAILA
14 egun / 90 ordu
Uztailaren 20tik abuztuaren 2ra
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · udabarnetegiak@aek.eus
IPAR EUSKAL HERRIAN
A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK:
Uztailaren 13tik 24ra
Uztailaren 27tik abuztuaren 7ra
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · iparraldea@aek.eus
Gehiago irakurri HEMEN


MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIAK
B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi.
B2 MAILA
Abuztuaren 17tik 30era
C1 MAILA
Abuztuaren 17tik 30era
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · udabarnetegiak@aek.eus

FAMILIA BARNETEGIAK
Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.
MAILAK B1, B2, C1
Uztailaren 6tik 17ra
Uztailaren 20tik 31ra
Abuztuaren 3tik 14ra
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · udabarnetegiak@aek.eus

XIBERERA BARNETEGIA
Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute.
Uztailaren 27tik abuztuaren 1era
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · iparraldea@aek.eus
Irakurri gehiago HEMEN.
UDAn ere,
Praktikatu eta Bizi.
Alde batetik, udako ibiltariak: oporrak pasatzeko 15 eguneko ibilbideak.
Bestalde, udaran ere badago aukera mintzalagun-, mintzakide edo berbalagun-taldeetan izena emateko.
