Orrialde hau inprimatu

Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan: urte berrian ere euskararekin aritzeko aukera

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskara ikasteko garaia hemen dugu berriz, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, buru-belarri ekin genion ikasturte berriari, aurten ere herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera izan dezaten. Orain, abian jarriko dugu ikasturtearen bigarren matrikula-aldia, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta prebentzio-neurriak oro hartuta.

Alde batetik, aurrez aurreko ikastaroetan zein autoikaskuntzan, izena emateko sasoia dugu urritik aurrera jardunean dabiltzan taldeetan, baldin eta aukera badago (leku bakoitzeko eskaintza zehatza jasotzeko, gerturatu hurbilen duzuen euskaltegira); beste alde batetik, hainbat tokitan ikastaro berriak (maila guztietan) eskainiko dira urtarrilean nahiz otsailean hasteko. Euskaltegi hauek, esaterako, jadanik iragarri dituzte ikastaro berriak: Durango, Hernani, Iruñerria, Bilbo, Getxo...; dena den, onenada gertueneko euskaltegian galdetzea.Bestalde, online-ikastaroen txanda berria ere prest dago, eta, edukiera mugatu badugu ere, Foruko barnetegia ere zabalik duzue urte osoan.

Zer jakin nahi duzu euskararen ikasprozesuari buruz?Zein da zure zalantza?

Jakin badakigu ez-ohiko egoera honetan, euskaltegi guztietan, ez dugula artatzerik euskara ikasteko prest dagoen jende guztia; baina, era berean, sasoi honetan izena eman zein ez, guk handitu nahi dugu herritarrekiko komunikazioa. Hori dela eta, matrikulazio-kanpainaren osagarri gisa, ekimen bat berriro jarriko dugu martxan: herritarren galderak jaso, zuzeneko argibideak eta gomendioak eman, eta abar. Horri begira, euskara ikasteari buruzko atala prest dugu webgune honetan, helbide honetan, zehazki: https://aek.eus/eu/euskaraikasinahidut

Aurreko guztiaz gain, eta amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak...) dirulaguntzak ematen dituztela euskara ikasteagatik. Dirulaguntzen gaineko informazio hori (ikastaroen, hizkuntza-agirien eta abarren gainekoa) webgune honetan eta euskaltegietan aurkituko duzue, berariaz prestatuta.

Irakurri 2703 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 08 January 2021 08:34
Osteguna, 07 January 2021 15:10