100 euskaltegi
baino gehiago
EUSKAL HERRI OSOAN
baita barnetegiak ere
AEK, euskara praktikoa

ESKAINTZA

IKASTAROAK EUSKALTEGIAN

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak (A1etik C2ra), titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika ikastaroak, ikastaro trinkoak... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan, astean bi egunetan...

Image

COVID19 - NEURRIAK

2020-2021 ikasturtean, zer aurkituko duzu?

Ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta gure esku
dauden prebentzio-irizpideak ezarrita. Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

- Euskaltegietan (edo behin-behineko beste egoitza batean), ohiko aurrez aurreko taldeak zein
osasun-neurrietara egokitutakoak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-Autoikaskuntza euskaltegian.
-Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.
-Online ikastaroak.
-Kolektibo zehatzei begirako xedeen araberako eskaintza.
-Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

FUNTZIONAMENDU PROTOKOLOA

Lanean ari gara!!

Online-eskaintza

Maila guztiak, nahi duzun lekuan eta orduan ikasteko. Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, online-ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

2020-2021 ikasturteko online eskaintza  Deskargatu dokumentua hemendik.

Izena emateko zein informazioa eskatzeko: e-idazkaritza@aek.eus helbide elektronikora idatzi. Informazio guztia: www.egela.aek.eus

Online-eskaintza

taldea onlineTALDE IKASTAROAK ONLINE:

AEKn aspaldidanik esakintzen ditugu euskara-ikastaroak online, geure ereduaren bidez: Egela. Irakasleak bideraturiko talde-irakaskuntza. Ikasleei euskaltegi birtuala eskaintzen diegu. Bertan, aurre aurreko euskaltegi batean egongo balira bezala, hizkuntzak ikasteko beharrezko baliabideak, tresnak eta pertsonak topatuko dituzte, ikas-prozesua modu eraginkorrean garatzeko giro aproposean. Ikasunitate guztietan, lau trebetasunak lantzen dira, eta ahozkotasuna lantzeko jarduera eta estrategiei garrantzi berezia ematen zaie.

Ikastaroak

EUSKALDUNTZEKO ETA MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTAROAK:


A1, A2, B1, B2 C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
• Urriaren 1etik ekainaren 21era (190 ordu): 627 euro.
• Urritik urtarrilera edo otsailetik maiatzera (75 ordu): prezioa zehazteke.
• C2 maila, urriaren 1etik maiatzaren 29ra (190 ordu): 705 euro.
• Urtarriletik maiatzera (75 ordu): prezioa zehazteke.
C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa:
• C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
• Hiru aukera: Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera edo uztailetik irailera. (75 ordu): prezioa zehazteke.
Horrez gain, B2, C1 eta C2 mailetako azterketa prestatzeko ikastaroa, apirilean eta irailean.
• Apirilean eta irailean. 30 ordu. B2 eta C1, 161 euro; eta C2, 205 euro.
BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak:
• Hiruhileko bat (72 ordu): 222 euro. (Urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirilaekaina edo uztaila-iraila).
• Bi hiruhileko (144 ordu): 444 euro. (Urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
• Hiru hiruhileko (216 ordu): 666 euro.
Itzulpengintza-ikastaroa:
• Hiru aukera: irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera edo martxotik maiatzera (30 ordu): 246 euro.

Xede bereziko eskaintza

Talde zehatzei begirako euskalduntze-ikastaroak antolatzen ditugu; era berean, xede-berezia dituzten ikas-jarduerak ere eskaintzen ditugu.

 

METODOLOGIA

AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.

BARNETEGIAK

Urdaibaiko biosfera-erreserban, Foruko Barnetegia urte osoan dago zabalik. Era berean, uztailean, abuztuan eta irailean udako barnetegiak antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak , mailak prestatzekoak... baita ibiltariak ere. Horrez gain, udaberrian, asteburuko barnetegiak eskaintzen ditugu.

Informazio gehiago....

AZTERKETA OFIZIALAK ETA BALIOKIDETZAK

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak erreferentziazko 6 maila komun (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) ezarri ditu hizkuntzaren ezagutza aitortzeko.

Euskara-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza egiaztatzen dute: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Horiek ziurtatzeko, erakunde bakoitzak bere ziurtagiria du.

Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:

BALIOKIDETZA 2017 min

HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.

Egiaztatze azterketak EAEn

  • A1 eta A2 mailetako probak euskaltegietan bertan egiten dira.

  • B1, B2, C1 eta C2 mailak euskaltegietan matrikulatutako ikasleentzako bi deialdietako batean egiaztatzen ari dira.

  • B1, B2, C1 eta C2 mailetan, deialdi irekiak izan dira azken urteetan.

Egiaztatze azterketak Nafarroan

  • EGA azterketarako deialdi bat egiten du Nafarroako Gobernuak.

  • B1, B2 eta C1 mailak Hizkuntza Eskola Ofizialetan egiaztatu ahal dira, deialdi irekian.

Euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:

HABE azterketak.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.

IKAS-PROZESUA

Image
EUSKO JAURLARITZA

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzaren bekak: azterketa gainditzen baduzu, DOAN! (A1, A2, B1 edo B2 maila euskaltegian aitortuz gero eta C1 eta C2 mailetan HABEren azterketa gaindituz gero).

AEK-KO IKASLEEK

  • AIZU! aldizkaria jasotzen dute
  • UDAko barnetegiak % 25
    merkeago dituzte
  • “Beherapenak” izaten dituzte
    euskarazko liburuetan eta beste
    zenbait argitalpenetan.
  • Beste deskontu eta aukera batzuk.
  • Euskaltegia, dirulaguntzak izapidetzeko
    informazioa jasotzen dute

ENPRESAK

  • hobaria jasotzeko aukera,
    FUNDAEren bitartez..

AZKEN BERRIAK

02
Ira
Matrikulazioa zabalik gure euskaltegietan, ohiko ikastaroekin jarraitzeko, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta
Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, aurrera segituko dugu, herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera…
Print Friendly, PDF & Email
31
Abu
20/21 ikasturtea: online ikastaroak
Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Online-ikastaroek iraupen zehatza…
Print Friendly, PDF & Email
18
Abu
Irailean ere euskara ikasteko online ikastaroak eta aurrez aurrekoak!
Irailean aukera gehiago izango duzu euskara ikasteko: -Online ikastaroak: 30 ordu; B2 eta C1 mailak. -Aurrez aurreko ikastaroak gure euskaltegietan. Informazio gehiago eta matrikulazioa: 673…
Print Friendly, PDF & Email
07
Uzt
Udako ikastaroak: matrikulazioa
Aurten ere, udako ikastaroak egongo dira. Hori dela eta, “Uda hemen da, AEK ere bai” kanpaina abiatu dugu. Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintza izango…
Print Friendly, PDF & Email

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto
Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu