Orrialde hau inprimatu

Mintzodromo birtuala maiatzaren 28an

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Online ikastaroetan, euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn, munduan zehar zein Euskal Herrian. Hauek guztiak harremanetan jartzeko maiatzaren 28an, E-uskaltegian -AEKren euskaltegi birtualean- mintzodromoa egingo dugu.

Mintzodromo honek arruntaren ezaugarri berberak izango ditu (talde txikietan hitz egingo dute gai zehatzen arabera, partaideak taldez talde aldatuko dira, dinamizatzaile bana egongo da taldeetan...) baina online burutuko da.

Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira: sare sozialak; euskararen aldeko ekimenak; eta oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai. Parte hartu nahi baduzue, aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen maiatzaren 25a baino lehen. Izena emateko sakatu hemen.

AEKn, euskara praktikoa!!

Irakurri 5746 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 07 May 2021 07:55
Osteguna, 06 May 2021 10:04