Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaro praktikoak dira. UEMAko kide diren eta Euskara eta kulturartekotasuna proiektua martxan duten herrietako gurasoek izango dute parte hartzeko aukera.
Norentzat? Euskara ulertzen ez duten gurasoentzat.
Noiz? 2025eko urritik 2026ko ekainera.
Non? Ikastetxean bertan.
Ordutegia: Umeak eskolan dauden artean, astean bi egunetan.
Ordu kopurua: 150.
Prezioa: Erabat doan.
Non eman behar da izena? Eskolako idazkaritzan bertan, edo online labur.eus/etorriEUS helbidean.
Ikastaroei buruzko informazio guztia: labur.eus/etorri_euskarara
Izena emateko lotura zuzena: labur.eus/etorriEUS
Diptikoak, 10 hizkuntzatan: https://labur.eus/etorri_diptikoak (Euskaraz, gazteleraz, arabieraz, frantsesez, ingelesez, urduz, errumanieraz, ukrainieraz, katalanez eta woloferaz).