Orrialde hau inprimatu

2023ko udako ikastaroak. AEKn, udan, bizi euskara hurbiletik. Matrikulazioa zabalik

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email
  • Alde batetik, zauden lekuan zaudela, AEK-k euskara gerturatuko dizu: etxe ondoan, hainbat euskaltegitan, ikastaroak eskainiko dira udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Informazio zehatza hurbilen dagoen euskaltegian eta AEKren webgunean. Era berean, zauden tokitik, online-ikastaroen eskaintza izango da, maila guztietan. https://aek.eus/eu/online

  • Beste alde batetik, barnetegiak: euskara egunerokotasunean bizitzeko aukera eskaintzen dizugu. (Forua/Arantza/Zestoa/Urepele/Mendikota) Horien artean, familia barnetegiak ere bai. https://aek.eus/eu/barnetegiak

Udan denbora eta aukera gehiago izaten dira euskara ikasi nahi dutenak biltzeko; edozein tokitatik online, zure herrian bertan edo euskara entzungo den leku batera joateko, bertakoekin zein ikaskideekin euskaraz egiteko eta beste hainbat gauza ere euskaraz egiteko. Hori guztia, gainera, AEK-ko irakasleen eskutik, leku ederrean eta giro onean, udako giroan, hain zuzen.

https://www.aek.eus/eu/uda

673 200 100 · 946 464 000

Irakurri 690 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 10 May 2023 08:38
Azteazkena, 10 May 2023 08:36