2023 Udako ikastaroak
Bizi euskara hurbiletik!

Barnetegiak
Barnetegian, euskara nonahi entzungo duzu, euskaraz mintzatuko zara, herrikoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz biziko zara: eskolak jaso, txangoetara joan eta beste hainbat jarduera egingo dituzu. Hori guztia paraje zoragarrian eta udako giro paregabean. Horixe da barnetegia, euskara ikasteko lekurik onenetakoa.

Bi asteko barnetegiak
HEGO EUSKAL HERRIAN (ARANTZAN ETA FORUAN). A2- B1- B2- C1 MAILAK
Uztailaren 3tik 16ra.
Uztailaren 17tik 30era. (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra.
Abuztuaren 14tik 27ra.
Abuztuaren 28tik irailaren 10era.
596 euro.
IPAR EUSKAL HERRIAN (UREPELEN)*. A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK:
Uztailaren 10etik 21era, Urepelen
Uztailaren 24tik agorrilaren 4ra, Urepelen
70 oren (9.00-18.00)
Kide prezioa : 715€
Zerga hartze tasa % 0 : 620€

Mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegiak (2 aste)
B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi.
B2 MAILA eta C1 MAILA
Abuztuaren 14tik 27ra.
596 euro

Xiberera barnetegia**
Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute.
Uztailaren 23tik 29ra, Mendikotan.
Kide prezioa : 380€
Zerga hartze tasa % 0 : 330€
DESKONTUAK BARNETEGIETAN:
- AEK-ko ikasleei aurrematrikula egiteagatik: % 25. Barnetegi berean ezin da beste deskontu batzuekin batera aplikatu. OHARRA: aurrematrikularen epea martxoaren 24an bukatu zen.
-
Aurrematrikula egin EZ duten AEK-ko ikasleei: % 5. Familia-barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez umeei.
-
AEKren 119 ordutik gorako ikastaroetako ikasleei: % 5. Beste deskontu batzuekin batera aplikatu ahal izango da, baldin eta denen batuketaren emaitza % 15 baino txikiagoa bada.
-
2 barnetegi egiteagatik: % 10. Beste deskontu batzuekin batera aplikatu ahal izango da, baldin eta denen batuketaren emaitza % 15 baino txikiagoa bada.
-
3 barnetegi egiteagatik: % 15. Ezingo da beste deskontu batzuekin batera aplikatu.
-
Familia-barnetegira 3 seme-alabarekin joateagatik: % 10, seme-alaben matrikularen gainean. Beste deskontu batzuekin batera aplikatu ahal izango da, baldin eta denen batuketaren emaitza % 15 baino txikiagoa bada.
IPAR EUSKAL HERRIKO BARNETEGIEN INGURUKO XEHETASUNAK:
*UREPELEKO BARNETEGIAK
Egutegia: Astelehenetik ostiralera
Ordutegia: 9:00-18:00 (Bazkari pausarekin)
Iraupena: 70 oren
Prezioa: 715€ edo 620€* (*Zerga tasa %0)
Mailak: A1 mailatik (Hasiera) C1 mailara (Gaitua)
Izen emateko epea: ekainaren 23a (lehena) eta uztailaren 8a (bigarrena)
CPF kondua erabilgarri A2 mailatik goiti
Xehetasunak eta izen emateak: 06 03 20 50 10 - ikastaldi@aek.eus
**XIBERERA BARNETEGIA
Egutegia: Astelehenetik larunbatera
Ordutegia: 9:00-13:00/14:00-17:00
Iraupena: 42 oren
Prezioa: 380€ edo 330€* (*Zerga tasa %0)
Mailak: A1 mailatik (Hasiera) C1 mailara (Gaitua)
Izen emateko epea : Uztailaren 7a
CPF kondua erabilgarri A2 mailatik goiti
Xehetasunak eta izen emateak: 06 03 20 50 10 - ikastaldi@aek.eus
FAMILIA BARNETEGIAK
Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.
MAILAK B1, B2, C1
Uztailaren 3tik 14ra
Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 31etik abuztuaren 11ra
Helduak: 567 euro
Haurrak: 354 euro
Jarri gurekin harremanetan
Izen-emateak eta informazioa:
946 464 000 · 673 200 100 udabarnetegiak@aek.eus
Online ikastaroak
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor-lekutik aritu nahi duzuenontzat, zuek aukeraturiko leku eta orduetan ikasteko. Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena eskainiko dizkizuegu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea ere.
Noiz hasi: uztailaren 3an
Noiz amaitu: irailaren 29an
Prezioa: 317 euro (C2, 390 euro)
Non: https://www.egela.aek.eus/
Izena emateko epea: ekainak 23


BIZKAIA
Arratia (Igorre)
Barakaldo,
Bilbo
Busturialdea (Bermeo, Gernika),
Durangaldea (Durango, Elorrio, Zornotza)
Enkarterri (Zalla)
Ermua
Hego Uribe (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga)
Lea Artibai (Ondarroa, Lekeitio)
Meatzaldea (Abanto, Ortuella, Trapagaran, Muskiz)
Sestao
Uribe Butroe (Mungia)
Txorierri (Derio)
Uribe Kosta (Getxo, Leioa, Plentzia, Gorliz),
Portugalete
Santurtzi
GIPUZKOA
Andoain
Bidasoa (Irun)
Debagoiena (Arrasate)
Donostia
Eibarraldea (Eibar, Elgoibar, Soraluze)
Goierri (Beasain, Ordizia)
Hernanialdea (Hernani, Urnieta, Astigarraga)
Oarsoaldea (Orereta, Oiartzun, Lezo, Pasaia Antxo)
Urola Kosta (Zumaia, Zarautz, Orio)
Harremanetarako
Galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian!
946 464 000 · 673 200 100100946 464 000 · 673 200 100
Ibiltariak
Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta mendian ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak dituzu hauek!
UZTAILA: 15etik 29ra
Oion-Guardia-Lagran-Maeztu-Opakua-Urbasa-Arbizu-Lizarrusti-Aizkorri-Arantzazu-Leintz Gatzaga-Otxandio-Garai-Aulestia-Lekeitio.
Prezioa: 735 euro
ABUZTUA: 07/29tik – 08/13ra
Otxandio-Leintz-Gatzaga-Arantzazu-San Adrián- Lizarrusti-Aralar-Arrarats-Belate-Sorogain-Garralda-Hiriberri-Irati-Belagua-Lintza-Izaba.
Prezioa: 735 euro
Harremanetarako
ibiltaria@aek.eus
630 148 159
Mintzapraktika
Udan ere mintzataldeak osatuko ditugu, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.
Eman izena ekainaren 23a baino lehen.
