Monthly Archives: March 2014

Ikastaro trinkoetan izena emateko epea zabalik

Apirilaren 1etik ekainaren 28ra Uribe Kostako AEKk abiatuko dituen ikastaro trinkoen matrikula epea, honezkero,  zabalik dago. Martxoaren 28ra arte aukera egongo da lau ordu eta erdiko ikastaroetan izena emateko. Ikastaro hauen ordutegia, goizez, 09:30etik 14:00etara eta, arratsaldez, 15:30etik 20:00etara izaten da, eta A2, B1, B2 edo C1 mailen eskaintza egiten dugu.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko,  Uribe Kostako AEKko edozein euskaltegirekin harremanetan jar zaitezkete bai posta elektronikoz, bai telefonoz, bai bertara hurbilduz.

LEIOAKO I. MINTZODROMOA MARTXOAREN 19AN SAKONETAN

Goizean, 10:00etatik 11:30ak arte.
Arratsaldean, 18:30etik 20:00ak arte.
Izena ematekoa azken eguna martxoaren 14a. Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu Udal euskaltegian edota leioa_berba@aek.org helbidean.

Animatu, eta etorri!
Gaur euskara praktikatu, bihar, euskaraz bizi!

Orain, udako barnetegia %25 merkeago!

UDA HONETAN BARNETEGIRIK EGIN NAHI?
AUKERA PAREGABEA DUZUE, EGUN HAUETAN MATRIKULATUZ GERO %25 MERKEAGO!!!

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 10etik 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Aprobetxatu AEKren eskaintza berezia! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago nahi baduzu, galdetu irakasleari edo bulegotik pasa.

Rith 2014, bihar hasiko da gaelikoaren aldeko karrera

Bihar, martxoak 7, Baile Bhuirnetik abiatuko da gure Korrikaren ahizpa irlandarra, Rith. Irlandako hizkuntza den gaelikoaren erabilera eta sustapena bultzatzeko antolatzen den karrera honek 1000 kilometro inguru beteko ditu bihartik martxoaren 15era arte. Orduan emango baitiote bukaera, Belfasten, 9 egunez Irlandan zehar osatuko duten ibilbideari.

Euskal Herritik ere badaukagu gaelikoari laguntzeko aukera. Izan ere, www.rith.ie webgunean kilometro birtualak, materiala, … eros ditzakegu, eta, aldi berean, karreraren jarraipena ere egin dezakegu, bertan bideoak, argazkiak, ea eskaintzen zaizkigulako.

Beraz, Korrika 19 itxaroten dugun bitartean, motorrak berotzen has gaitezke irlandarren Ritharekin!