Orain, udako barnetegia %25 merkeago!

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Honatx barnetegietako datak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 2tik 15era, uztailaren 16tik 29ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), uztailaren 30etik abuztuaren 12ra eta abuztuaren 13tik 26ra Irailaren 3tik 16ra

B2 / C1 (EGA) MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA: abuztuaren 13tik 26ra

FAMILIA BARNETEGIA: uztailaren 2tik 13ra, uztailaren 16tik 27ra eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago URIBE KOSTAKO AEKren euskaltegietan.

2018ko udako barnetegiak: datak prest

Udako oporrak eta asmoak antolatzen hasi bazarete, barnetegietako datak prest dauzkagu. Badakizue AEK-k barnetegi eskaintza oso zabala prestatzen duela udaro-udaro. Oraingoan ere euskalduntze barnetegiez gain, familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak … edukiko dituzue aukeran.

Familientzako barnetegien datak ere baditugu prest! Euskara ikasi ahal duzue, umeak begiraleekin dauden bitartean eta arratsaldeetan ikastaroak, irteerak, jolasak… . Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko aukera zoragarria!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AEKn, euskara praktikoa eta %100 afektiboa!

www.aek.eus – 673 200 100 – 946 464 000 – udabarnetegiak@aek.eus

17/18 ikasturterako eskaintza orokorra

Ikasturte berria abiatu da Uribe Kostako AEK euskaltegietan

Badator, hemen da… 2017/18 ikasturtea! Euskara ikasten hasi/jarraitu nahi baduzu, zatoz AEKra!

Uribe Kostako AEK-ko euskaltegietan abian da, dagoeneko, 17/18 ikasturterako matrikula kanpaina. Irailaren 4tik 29ra arte aukera izango duzue AEK-k prestatu duen eskaintza zabalean izena emateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero zure euskaltegira hurbildu!

 

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

2017/18 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!

Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

– %5eko deskontua 17-18 ikasturteko matrikularen prezioan
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):

– 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
– 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: Uribe Kostako AEKren edozein euskaltegitan // 944646063 // 944304734 // 946773646 //946773607

Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

Udako eskaintza definituta dauka AEK-k

Uda gertu daukagu eta Uribe Kostako AEKn ez dugu oporrik hartuko zuei eskaintza zabala eta koloretsua eskaini ahal izateko. Datorren astetik aurrera ikastaro trinkoetan eta barnetegietan izena emateko epea zabalduko dugu eta daukagun informazio guztia helaraziko dizuegu.

Horra aurrerapen bat!

20. KORRIKAren ibilbide osoa eskura

20. KORRIKA Uribe Kostatik noiz igaroko den jakin nahi duzue? Zuen herritik zein ordutan pasatuko da? KORRIKAren ibilbidea aurkeztu da gaur.

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk
Gaur, AEKren AIZU! aldizkarian 20. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi dugu.

Laster bidera aterako gara, mundura aterako gara, herriz herri igaroko gara.

KORRIKA_IBILBIDEA

Jai zoriontsuak eta urte berri on!

Bagoaz oporretan!!!

Urtarrilaren 9ra arte!!!

fedclcoblnnemlep

Bihar izango da Kontsumitzaileen Sarearen aurkezpena Azebarrin

Kontseiluak, euskal kontsumitzaileak aktibatzeko eta egituratzeko proiektua sortu du. Dinamika hau martxan jartzeko zuen partaidetza eta lankidetza beharko dugu, benetan eraginkorrak izan nahi badugu. Hori dela eta, Kontsumitzaileen Sarea proiektuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu, bertan proiektuaren nondik norako guztiak azalduko dizkizuegu.

Gonbidapen zabala luzatzen dugu bihar, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etan Azebarri Kultur Elkartean(Euskal Herria kalea 14-16 Algorta-Getxo) egingo den aurkezpen saiora hurbil zaitezten.

aurkezpen gutuna

Korrika denda egongo da Leioako Nekazal Azokan

denda

 

Aurten ere abenduaren 11n Korrika arropak Leioan ospatuko den Leioako Nekazal Azokara eramango ditugu. Gabonak gertu daudela aprobetxatu eta Olentzeroari enkargua egin, lagun ikusezinarentzat, opari bereziak egin…gure postutik pasa zaitezkete eta Korrikak eskaintzen digun materiala ikusi ahal izango duzue. J.R.Aketxe plazan egongo gara goizeko 10:00etatik 14:00etara.