Category Archives: Albisteak
Ikastaro trinkoetarako izen ematea zabalik AEKn
Abenduaren 20ra arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea.
Maila guztiak goizez(09:00-13:00) eta arratsaldez(13:00) eskainiko dira. 240 orduko ikastaroak osatuko dira urtarrilaren 7tik apirilaren 3ra arte.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.
AEK-k euskalduntze prozesuaren argibideak ematen dizkizue
Ba al dakizu zein izaten den ikas prozesua?
Aurten, herritarrei euskara ikastaroez eta ikasprozesuaz ematen zaien informazioa indartu nahi izan dugu.
Hemen hainbat argibide!
¡El 17 de septiembre clases de euskera gratuitas!
¿Quieres probar una clase de euskera gratis?
El 17 de octubre, en los euskaltegis de AEK de Getxo y Leioa, te damos la oportunidad de probar una clase de euskera gratis.
En el euskaltegi LAUAXETA de Getxo, la clase se impartirá a las 11:00 y a las 18:00, en el centro que tenemos en la calle Iparbide de Algorta.
En el euskaltegi LAMIA de Leioa, sin embargo, solo podreis apuntaros al horario de la tarde, a las 18:00 concretamente.
Si estais interesadxs en probar que sensaciones se tienen aprendiendo euskera, es totalmente gratis, podeis apuntaros clicando aqui.
Aldundiak EUSKARA ESKURA txartela eskatzeko epea zabalduko du
Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.
ADI! Ikasturtean zehar euskaltegian A1, A2, B1 edo B2 mailak egiaztatu badituzu, Aldundiaren EUSKARA ESKURA txartela eskatu ahal izango duzu uztailaren 1etik 19ra.
Informazio gehiagorako: www.bizkaia.eus/euskaratxartela
19/20 ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia AEKn
2019/20 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko ikasleek edo ikasle berriek- honako onura hauek izango dituzte:
– %5eko deskontua 19-20 ikasturteko matrikularen prezioan
– Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
– Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
– 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
– 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!
Batxilergoko ikasleentzako ikastaro trinkoak ekainean
Azken urteetan bezala, aurten ere Uribe Kostako AEK-k ekainean batxilergoko ikasleentzako ikastaro trinkoak antolatuko ditu. Ikastaroen helburua HABEren B2 eta C1 mailak egiaztatzeko proben prestaketa izango da. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 31ra arte matrikula egiteko aukera izango da. Ekainaren 3an hasiko dira eskolak eta hilaren 28ra arte luzatuko dira, goizeko 09:00etatik 13:15etara 4 orduko saioetan banatuko dira ikastaroaren 80 orduak.
Ikastaroen prezioa 136€koa izango da.
Ikastaro trinkoen informazioa nahi izanez gero: lauaxeta@aek.eus / 944.30.47.34
Zabalik da 2019ko udako barnetegien matrikula-aldia
Zabalik da 2019ko udako barnetegien matrikula-aldia; hemen dituzue zehaztapen guztiak. Eta gogoratu: urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa!
Informazio gehiagorako:
Gertueneko AEK euskaltegian // 673 200 100 – 946 464 000 //
udabarnetegiak@aek.eus // Ibiltaria: ibiltaria@aek.eus
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA FORUA):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.
B1-B2-C1 MAILAK
14 egun / 90 ordu. 505 euro.
Uztailaren 1tik 14ra.
Uztailaren 15etik 28ra.
Abuztuaren 5etik 18ra.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
Irailaren 2tik 15era.
A2 MAILA
14 egun / 90 ordu. 505 euro.
Uztailaren 15etik 28ra.
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN: UREPELE):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.
A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 10 egun
10 egun / 70 ordu. 635 euro (langabeek 545 euro).
Uztailaren 15etik 26ra.
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.
A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 20 egun
20 egun / 140 ordu. 1.197 euro (langabeek 1.035 euro).
Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra.
AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.
C1 MAILA
505 euro.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
B2 MAILA
505 euro.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
FAMILIA BARNETEGIA (ZUGARRAMURDIN, ARANTZAN ETA FORUAN):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 25 egun lehenago.
Helduek: 480 euro Haurrek: 285 euro
Forua / Arantza*: uztailaren 1etik 12ra.
Forua*: uztailaren 16tik 26ra.
Zugarramurdi / Forua*: Abuztuaren 5etik 16ra
* Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.
IBILTARIA (OINEZ):
Izena emateko azken eguna: Ekainaren 24; on-line egin behar da (klika egin HEMEN formulariora joateko).
595 euro.
Uztailaren 15etik 28ra (osoa, bi aste) edo uztailaren 15etik 21era eta uztailaren 22tik 28ra (aste bat).
XIBERERA BARNETEGIA (BERROGAINE-LARÜNTZE):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.
335 euro (langabeek 290 euro).
Uztailaren 29etik abuztuaren 3ra.
Deskontuak (Hegoaldean):
- AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei).
- 2 barnetegi egiteagatik, % 10.
- 3 barnetegi egiteagatik, % 15.
- 3 seme-alabarekin eginez gero, % 10 haur guztien matrikularen gainean.
- Aplikatutako deskontuak, orotara, ez dira % 15 baino gehiago izango.
- Ibiltarian ez dago deskonturik.
Matrikula zabalik urtarrileko ikastaro trinkoetarako
Abenduaren 21era arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea.
Maila guztiak goizez eta arratsaldez eskainiko dira. 224 orduko ikastaroak osatuko dira urtarrilaren 7tik martxoaren 29ra arte.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.
5 urte euskarari puzka: Errigora martxan!
AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.
Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai:
KUTXA ZURIA Pikillo saltsa, ardo ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanala pastak, txokolatezko cookie-ak. KUTXA BELTZA Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoi almibarretan, tomate frijitua.
Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Errigoraren webgunean (www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. Beste aukera bat: AEKren euskaltegiren batean enkargua egitea. Uribe Kostako euskaltegi guztietan zure eskaera egin dezakezu!!!
Euskalduntzearen C2 maila
18/19 ikasturtean C2 maila egiaztatu nahi duten Uribe Kostarrentzat ikastaroa eskaintzen dugu AEKn. Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian emango diren eskoletan C2 mailarako zehaztutako edukiak lantzeaz gain, egiaztatze-probak ere prestatuko dira.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko euskalduntzearen EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ikaslegaiek.