Author Archives: uribekosta

AEK-ko EUSKALTEGIETAKO UDA IKASTAROAK

Uribe Kostako AEK-k aurrez-aurreko ikastaroak eskainiko ditu udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko.

Azken hilabeteetan bizi dugun egoera bereziak eskatzen dizkigun osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEK-ko LAUAXETA AEK euskaltegian. Horregatik, euskaltegiak aukera ematen digulako, aurrez-aurreko ikastaroak antolatuko ditugu uztailean eta irailean.

Informatzeko nahiz matrikulatzeko, egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea. Ikusi non gauden.

Hauetaz gain, Euskal Herriko AEK-k bestelako eskaintzak ere egiten ditu udan ere euskara ikasten jarraitzeko: online ikastaroak, autoikaskuntza…

AEKren telefono orokorrak: 673 200 100 · 946 464 000

OHARRA: Aurten, baldintzak ikusita, hobetsi dugu barnetegiak bertan behera uztea.

Zabalik 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea!!

Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan* egin daiteke. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

– %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
– Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
– Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000

*Aurrematrikula online egiteko aukeraz gain, eta konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaeraren arabera, laster jakinaraziko dugu aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia.

AEK-REN OHARRA, KORONABIRUSA DELA ETA.

IKASLE AGURGARRIA,

Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko jokabideei jarraituz, AEK-k erabaki du:

EAEko euskaltegietan aurrez-aurreko eskolak etengo ditugu, eta gure ikasleei zerbitzua ahalik eta hobekien bermatu ahal izateko, saiatuko gara jarraipena online egiten, ahal den neurrian.

Hala ere, prebentziorako neurriak zorrotz jarraitu behar ditugu guztiok.

Oraingoz, EPEMUGARIK GABE izango da, eta espero dugu laster argibide gehiago ematea.

Ikastaro trinkoetarako izen ematea zabalik AEKn

Apirilaren 3ra arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea.

Maila guztiak goizez(09:00-13:00) eta arratsaldez(16:00-20:00) eskainiko dira. 204 orduko ikastaroak osatuko dira apirilaren 20tik ekainaren 30era arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.

Orain, udako barnetegia %25 merkeago!

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 3tik martxoaren 6ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Honatx barnetegietako datak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 6tik 19ra, uztailaren 20tik abuztuaren 2ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), abuztuaren 3tik abuztuaren 16ra eta abuztuaren 17tik 30era. Irailaren 3tik 16ra

FAMILIA BARNETEGIA: uztailaren 6tik 17ra, uztailaren 20tik 31ra eta abuztuaren 3tik abuztuaren 14ra

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago URIBE KOSTAKO AEKren euskaltegietan.

 

Ikastaro trinkoetarako izen ematea zabalik AEKn

Abenduaren 20ra arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea.

Maila guztiak goizez(09:00-13:00) eta arratsaldez(13:00) eskainiko dira. 240 orduko ikastaroak osatuko dira urtarrilaren 7tik apirilaren 3ra arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.