Monthly Archives: December 2014

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Gabonak heldu zaizkigu eta gu ere oporretan joango gara, urte berrian eskolei eta Korrika 19ri gogotsu heltzeko. Oporretan bai, baina gogoratu urtarrilaren 7an bueltan egongo garela euskaltegi eta gela guztietan.

Era berean jakinarazi nahi dizuegu ikastaro trinkoetan izena emateko epea urtarrilaren 9ra arte zabaldu dugula. beraz, gabonak disfrutatu eta urtarrilean guretik pasatu zaitezke izena ematen.

Korrika materiala oparitu

Laster Olentzero etorriko zaigu, eta guztiok eskutitzean zer eskatu jakin barik gabiltza. Beste ideia askoren artean Korrika materiala eskatzea proposatu nahi dizuegu. Baina, zelan lortu?

Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan salgai topatuko duzue material sorta ederra: kamisetak, sudaderak, biserak, … aita, ama, neba-arreba, amama, osabentzat…

On-line erosteko aukera zabaldu du aurten ere Korrikak; http://www.korrika.eus/denda/ linkean klikatu eta Korrika denda birtualean sartuko zara, zure erosketa erosoago egin ahal izateko.

Eta, azkenik, astebururako zure planetan Leioako Nekazal Azokara joatea sartzen bada,  bertan ere, gustukoen daukazun kamiseta, motxila, … eskuratzeko aukera ederra izango duzu.

HIRUKA euskarazko komunikazio-talde barria sortzera doa Uribe Kostan

AURKEZPENAK, herriz herri:


berangoeta_kultur

BERANGO

Abenduaren 11n,

19:00etan

Berangoeta kultur etxean

 

urduliz-kultur-etxea2URDULIZ

Abenduaren 11n,

19:00etan

Kultur etxean

 

sertutxenaGORLIZ

Urtarrilaren 12an,

19:00etan

Sertutxenan

 

romo-kulturROMO

Abenduaren 18an,

19:30ean

Kultur etxean

 

kurtzioSOPELA

Abenduaren 18an,

19:30ean

Kurtzio kultur etxean

 

goniportalPLENTZIA

Abenduaren 18an,

19:00etan

Goñi Portalen

 

mastitxu-euskaltegiaLEIOA

Urtarrilaren 8an,

19:30ean

Udal-euskaltegian

 

josu-muruetaASTRABUDUA

Urtarrilaren 8an,

19:30ean

Kultur etxean

 

getxo_kulturALGORTA

Urtarrilaren 15ean,

19:30ean

Villamonte kultur etxean

 

erandio-postetxeaALTZAGA

Urtarrilaren 16an,

19:30ean

Postetxe zaharrean

 

ZATOZ HIRUKA EZAGUTZERA!!!

 

Abenduaren 3a, Euskararen eguna

 

Aurten ere Euskararen eguna ospatzeko garaia heldu zaigu. Uribe Kostako herri guztietan egun alaia pasatzeko aukera paregabeak eskaintzen zaizkigu, horrenbeste izanda ezin ditugu guztien kartelak blog honetan txertatu. Baina, badakizue zer egin dezakezuen: zuen herriko udalaren edo euskara elkartearen webgunean sartu eta hor topatuko zaizkizuen ekitaldiez gozatu!!!