Monthly Archives: January 2015

Dagoeneko martxan dira Korrika lehiaketak

Honez gero abian jarri ditu Korrika Kulturalak euskalahaldun guztion parte hartzea lortu nahi duten hiru lehiaketak. Adin eta gustu guztietako euskalahaldunentzako aukera zabaldu du oraingo honetan Kulturalak: bideoa, abestia, bertsoa. Jarraian lehiaketen oinarriak, epeak eta abar erantsi dizkizuegu.

Koadrila animatu eta parte hartu!

Bideo-kopla lehiaketa

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Korrikak elkarlanean, Bideo-kopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea.

Parte hartzaileak: euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak, erakunde guztietakoei zabalik.

Gaia: Helduen euskalduntzea

Kopurua eta euskarria: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi, bideoz grabatu eta bidali.

Ekimen honen harira egin ditzakezuen ekintza osagarriak: Kopla lehiaketa baliatu liteke, zuen herriko edo inguruko bertso-eskolarekin zein bertsolariekin harremanak egiteko. Herriko bertso-eskolari zein bertsolariei laguntza eskatu zeniezaiekete (zuen taldera gonbidatuz), kopla sorta hori prestatzeko.

Saria: Afaria edo bazkaria sagardotegi batean, b

i bertsolarirekin. Parte hartu duten gainerako taldeek ere aukera izango dute sagardotegian lekua eskatzeko (nork berea ordainduta).

Epaile lana: Bertsozale Elkartea.

Abestiaren bertsioa

 

Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du, letra bere horretan mantenduz eta musika bere estilora egokituz.

Saria: egonaldi bat

Bideo lehiaketa

Oinarriak:

Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.

Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera, erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak… Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi dugu.

Bideo-sorkuntzarako baldintzak bi izango dira: 3 minututik beherako iraupeneko bideoa izatea eta «Euskahaldun!» Korrika 19ren leloa behin gutxienez erabiltzea.

Arau teknikoei dagokionez honako baldintzak jarraitu beharko dira: bideoaren formatua MP4 edo AVI (bidaltzeko orduan, ZIP euskarrian, hau da, konprimituta bidaliko da ), gehienezko tamaina 10 Gigakoa izango da, eta mezuaren goiburua ”Korrika 19 bideo lehiaketa” izango da.

Gaia: Euskalkiak

Saria: Mac gailu bat

Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da

Nora bidali: korrika.aek@gmail.com

Herrietako Korrika Batzordeen egutegia

Orain arte finkatutako Korrika Batzordeen datak eta lekuak hementxe dauzkazue. Falta diren herriak eta egon daitezkeen aldaketak ahalik eta lasterren eguneratuko dizkizuegu.

ANIMATU eta HURBILDU!!!

batzordeen egutegia

Herrietako Korrika batzordeak martxan

Korrika 19 badator eta, dakizuenez, Uribe Kostara martxoaren 24an helduko zaigu. Korrikak merezi duen harrera prestatzeko eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira.

Korrika batzordeek izaera zabala daukate, edozeinek (elkartek, kirol taldek, norbanakok …) parte hartu dezake. Batzordearen zereginen artean herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia aurrera ateratzea, Korrika lagun egitea, … Esperientzia paregabea izan daiteke, herria ezagutzen lagunduko dizuelako.

Beraz, animatu eta zure herriko batzordean izena eman. Prest bazaudete, jarraian, lehenengo deialdia doakizue. ZATOZTE!batzordeen egutegia

 

Korrika 19aren ibilbidea guztion eskura jarri da

2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.

Uribe Kostan martxoaren 24an, eguerditik aurrera, igaroko da Korrika. Urdulizetik sartuko da eta Erandiotik traineruz Barakaldorantz atera.

Euskahaldun, kilometroak eskuratu nahi?
Zure koadrilarekin, familiarekin, lankideekin… lekukoa eraman nahi baduzu, kilometroak lortzeko aukera daukazu! Otsailaren lehen astetik aurrera erosi zure kilometroa AEKren edozein euskaltegitan.

Korrika 19aren ibilbidea

korrika

19korrikaren-ibilbidea-1-638 19korrikaren-ibilbidea-2-638 19korrikaren-ibilbidea-3-638

 

HIRUKA, Uribe Kostako komunikazio talde berria jaiotzear dago

aurkezpena.inddAste honetan hasiko du bere ibilbidea Hiruka Komunikazio taldeak astekaria eta agerkari digitalaren kaleratzearekin batera.

Hirukak ekarriko dizkigun nobedadeak Uribe Kostako lagun guztioi helarazteko, aurkezpena antolatu dute biharko, urtarrilak 22, arratsaldeko 19:00etan Algortako Ekin tabernan.

Hiruka, hiritar zein herritar guztion laguntza eskatzen duen proiektu partehartzailea izateko jaio da, aurkezpenean bertan Hiruka proiektuan zatia izateko dauden aukerak ere azalduko dira. Eskualdeko hainbat elkartek eta taldek euren zatitxua ipini dute egitasmoaren sorreran: Betiko eta Ander Deuna Ikastolek, Uribe Kostako AEK-k, Erandioko Berbots Euskara Elkarteak, … Era berean, pertsona mailan babesa eman dutenak ere badira: izan zaitez hurrengoa!

ANIMATU eta HURBILDU HIRUKAra!!!

Trinkoetan izena emateko epea urtarrilaren 9ra arte

Bueltan gara!!! Oporrak joan zaizkigu eta urte berriari gogotsu heltzeko garaia heldu da. Oraindik ez baduzu izenik eman trinkoetan, lasai, urtarrilaren 9ra arte denbora edukiko duzu euskaltegitik pasatzeko. Hurbil zaitez!