Korrika 19: Uribe Kostako aurkezpen mundiala ostiralean Urko kiroldegian

KARTEL AURKEZPENAKorrika 19 gero eta gertuago daukagu, usaintzen dugu, eta herrietan batzordeak martxan dauzkagu.

Uribe Kostako herritar eta hiritar guztiei aurkeztu beharko dizkiegu Korrika 19k ekarriko dizkigun guztiak.

Horretarako bariku honetan, hilak 27, Sopelako Urko kiroldegian aurkezpen mundiala izango dugu: moda desfilea, herritarren ekarpenak, musika, argazkiak, luntxa, … benetan itzela izango da!!!

Beraz, badakizue, barikurako beste planik ez egin!

KORRIKA BADATOR!!!

Glotodidaktika ikastaroa martxotik maiatzera

AEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, martxoaren 6tik maiatzaren 15era. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du.

Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, martxoaren 6, 13 eta 27an eta apirilaren 17 eta 24an.

On-line lanari dagokionez, http://www.egela.aek.org plataforma erabiliko da. Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak (erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.org

Matrikulazioa zabalik otsailaren 27ra arte!

postala.indd