Monthly Archives: December 2015

Urte euskahaldun on!!!

Oporretatik urtarrilaren 11n bueltatuko gara, baina ikastaro trinkoen matrikula urtarrilaren 13ra arte zabalik mantenduko dugu. 3 egun gehiago izango duzue izena emateko.

Gozatu Gabon Euskahaldunak!!!

Trinkoetan izena emateko epea zabalik

Trinkoetan izena emateko epea gabonen oporretara moldatzea erabaki dugu Uribe Kostako AEKn. Beraz, apuntatzeko azken eguna abenduaren 22a izango da.

Gogoratu oporretatik urtarrilaren 11n etorriko garela eta egun horretan bertan trinkoetako eskolak ere hasiko direla.

trinkoak urt-mar ona

Euskararen Eguna ospatzeko egitarau berezia leioaztarrentzat

12279212_1669248896651545_2014765208890567010_nBihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hori dela eta Leioak ekintzen egitarau berezia prestatu du azaroaren 27tik aurrera.

Hasteko, Leioako merkatariek ‘Egun on!’ leloa duten pinak banatuko dituzte egun hauetan, pin honen esanahia erreza da, edozein hizketaldian lehenengoko berba euskaraz izatea nahi duzula jakinaraztea.

Programazioa pasa den ostiralean hasi zen, Oreka TX taldeak Kultur Leioan eskeini zuen ikuskizunarekin, eta horrela, abenduaren 8ra arte, egunero izango dira ekintza berriak, beti ere euskara ardatz nagusia dutenak.

Bestalde, Konpromisoen Liburua aurkezteaz gainera, abenduaren 3an gure hizkuntzaren presentzia ziurtatu gura dugu herrian; hori lortzeko, “Gaur egun on, bihar egun osoz” kanpaina abiatuko dugu.

Abenduak 3, eguena

Egun osoz, Egun on kanpaina, herrian.
09:30-13:00 Euskararekin jolasean izeneko ekimena Boulevarden eta Sakoneta kiroldegian.
17:00 Puski eta Txurruskiren Pilo, pilo, korapilo ikuskizuna, Kandelazubietan.
18:00 Txokolatada, Kandelazubietan.
19:00 Konpromiso Liburuaren aurkezpena, Kandelazubieta kiroldegian.
19:30 Barry barrez umore-bakarrizketa, Barry Manley irlandar euskaldunagaz, Kandelazubieta kiroldegian.