Monthly Archives: May 2016

Eskaintza zabala eta koloretsua udarako

Oraingo honetan ere eskaintza koloretsua AEK-k udarako egiten diguna. Barnetegi aukera zabala ematen du AEK-k.

 

kartel_familiaFamilia barnetegia. ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI  (B1-B2-C1).

12 egun (80 ordu). Helduak: 530 €. Haurrak: 285 €
Uztailaren 4tik 15ra, Adunan
Uztailaren 18tik 29ra, Foruan
Abuztuaren 1etik 12ra, Zugarramurdi
Abuztuaren 15etik 26ra, Foruan

Izena ematako azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

 

Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar (Muskizetik Baionara). kartelak_ibiltariak_oinez

15 egun. 530€
Uztailaren 18tik 30era

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

 

kartelak_ibiltariak_bizikletazBarnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar (Zarautzetik Etxarri-Aranatzera).

15 egun. 530€
Uztailaren 30etik abuztuaren 13ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
http://www.aek.eus/index.php/eu/418-udako-eskaintza
– 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
– AEK edozein euskaltegira jota.

Euskaraz berba egiteko

berbodromo kartelaHilaren 19an, eguenean, lehenengo Berbodromoa egingo dute Plentzian eta Gorlizen. Ekimen hau Gorlizko Udalak, Plentziako Udalak eta Uribe Kostako AEK-k antolatu dugu, eta goizez eta arrastiz izango da. Hala, goizean Plentziako herritarrek parte hartuko dute, Ontziola plazan, 11:00etatik 12:30ak arte. Arrastian, ostera, gorliztarren txanda izango da. Hitzordua 18: 00etatik 19:30ak arte ipini dute Iberre plazan. Berbodromoan bertan hainbat berbabide egongo dira, bertaratutakoen artean euskaraz berba egin ahal izateko eta euskararen munduan trebatzeko. Azaldu dutenez, herritarrek, institutuko zein euskaltegietako ikasleek, gazteek, helduek … edozeinek parte hartzeko aukera izango du. Hala, parte hartzaileak taldeko banatuta, hiru gairen inguruan euskaraz hitz egingo dute. antolaketari lagungarri litzaioke aldez aurretik izena ematea.

 

Izen-ematea: euskera2@uribekosta.org / jentilbaso@aek.eus

Abian da kontserba-loteen kanpaina

kartela-kontserbakZugana gatoz berriro “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” proposamenaren kontserba-loteen kanpainaren berri ematera. Maiatzaren 12ik 24ra Nafarroa hegoaldeko kontserba-loteak eskatzeko tartea dugu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua aukeran.

“Eskutik eskura” bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da, gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera eta, aldi berean, Nafarroa hegoaldeko ekoizleek bat egiteko ahalegina: gutako bakoitzari on egin dagion eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaiogun.

Urtero lez, Uribe Kostako AEK euskaltegietan eska dezakezue.

 

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

13102902_1291313747564166_5770167451578257045_n2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzue eta!

Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

– %5eko deskontua 16-17 ikasturteko matrikularen prezioan
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):

– 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
– 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: Uribe Kostako AEKren edozein euskaltegitan

Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

Batxilergoko ikasleentzako trinkoa ekainean

Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan ere bai.

B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainaren 1etik 28ra, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.eus).

Izena emateko epea maiatzaren 26ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi pasatzen eta hurbil zaitez!

batxilergoa ekaina