Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
Print Friendly, PDF & Email

Euskaraldiaren bigarren edizioa, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. AEKn, hitz onak baino ez ditugu. Plazan, tokia hartu. Ekimenaren ardatz arrakastatsuak nabarmenduko ditugu, maiz errepikatu diren arren. Hasteko, euskara plazara eramateko egokitasuna. 19. KORRIKAren amaieran, Lorea Agirreren mezu
gogoangarriaz oroitzen gara: “Lekua hartu, plazan sartu. Bazterretik, erdira etorri. Plaza erdira etorri eta lekuaz jabetu. Eta zutik jarri, eta eskua altxa, eta hitza hartu. Beldurrak uxatu, lotsa erauzi, gutxiegitasun-ustea erantzi eta duintasuna jantzi”.

Txapa “janztean”, hori guztia lortzen da. Sustapen-kanpaina erraldoi bihurtu da: hedabideetan, etengabe, milaka lagunen-parte hartzea, tokian tokiko batzordeak eta abar. Euskarak behar-beharrezkoa duen hauspoa eskuratu du: herri-gogoa, aldian behin izango den hitzordu garrantzitsu berria; KORRIKAk, adibidez, bi urterik behin bermatzen duena bezalakoxea.

Bigarrenik, ariketa sozial baterako proposamena ekarri digu: alde agertzea ez da aski, rol bat hartu behar da, “lokaztu, busti, kutsatu”, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzeko. Helduen aktibazioa du oinarri.

Hirugarren giltzarri nagusia, geure ustez, ekimenaren izaera da: erakunde publikoen eta herri-ekimenen arteko elkarlan esanguratsua. Arduradun politikoak eta herritarrak norabide berean, eskutik hartuta. Hizkuntza bat ezin da normalizatu herri-mugimenduaren ahalegin soilaz, eta, era berean, inoiz ez da suspertuko instituzioen ahalegin hutsarengatik. Segi dezagun elkarrekin. “Klika. Euskarak behar du herri honen sistema eragilean”. Maialen Lujanbioren hitzak ere gogora ekarri nahi ditugu, 21. KORRIKAren amaierakoak. Horren ildotik, aurrerapauso handiagoak aldarrikatu nahi ditugu Euskal Herria “arigune” masiboa izan
dadin, gure herria euskaraz eroso aritzeko bizileku bilaka dakigun. Hori dela eta, ezinbestekoa da mota guztietako eragileek (sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak), egunerokoan, normaltasunez erabiltzea euskara. KORRIKAren azken edizioan, hainbat eragile “klika” egitera animatu genituen, konpromiso zehatzak hartzera. Orain, Euskaraldiaren bigarren aldi honetan, “ariguneen” agerpena sekulako urratsa iruditu zaigu.

AEKn, guztiz sinetsita gaude, lehentasunez, orain herri-agintarien (Administrazioaren) eta mota guztietako jendarte-eragileen txanda dela; nork bere baitako sisteman beharreko neurriak har ditzan: lege-markoak, erakunde/enpresa/talde barruko dinamiketan euskararentzako bideak.... AEK-k ezinbesteko deritzo sistema eragileanparte hartzen duten guzti-guztiek hautu eraginkorrak hartzeari, larrialdi linguistikoaren argi gorriak piztear dauden honetan. Nahitaezkoa da erakunde orok urrats sendoagoak egitea aldekotasunetik konpromisora eta konpromisotik eragitera, jendartearen nahi eta beharrizanei erantzuteko.

Arlo soziopolitikoan eragiten segitu. 2020-2021 ikasturtean, AEKn, esparru horretan jarriko dugu azpimarra eta, KORRIKA iritsi bitartean, ez gara geldirik egongo. Ekimen bat lantzen ari gara Korrika atzeratzeak eragingo duen hutsunea neurri batean betetzeko eta HEAren beharra plazaratzeko. Euskara ez bedi sasoi baterako aplikazioa (kanpaina) izan, sisteman guztiz integratuta egon bedi. Ohi bezala, gizarte-eragileen eta administrazioen arteko elkarlana bilatuko dugu, uste baitugu hori dela biderik baliagarriena; horrela garatuz gero, aukerak handitu egingo dira Euskaraldiak ekarri digun ariketa sozialari bidea jendartean zabaltzeko.


AEKren koordinatzaile nagusi Alizia Iribarren Anduezaren iritzi-artikulua

Print Friendly, PDF & Email

Kalean da abenduko alea. Izaro abeslariari eta Joseba Attard diseinatzaile eta  ardi ilemoztaileari elkarrizketak; Florida parkearen 200. urteurrena; Kantuen kontrabandista; literatur lehiaketak; 55.Durangoko Azoka... erreportajeei dagokienez.

Liburu eta diska gomendioak, albiste laburrak, komikiak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.

Gainera, eskaintza berezia izango dugu Durangoko Azokan. Erosleak AEKren aldizkariaren azken bi aleak eskuratzeko aukera paregabea izango du, oso modu onean: bost euro, 451. eta 452. zenbakiak (abendukoan, labetik atera berria, Izaro abeslaria da elkarrizketatu nagusia eta azarokoan, Oier Sanjurgo Osasuna futbol taldeko kapitaina). Bestalde, esan bezala, harpidetza bi eratan egin ahal izango da. Alde batetik, harpidetza murriztua (4 zenbaki, 10 euro), berariazkoa, batik bat, aldizkaria ezagutzen ez dutenentzat; eta bestetik, urteko harpidetza (10 zenbaki, 23 euro). Eskaintza guztiek izango dute, hortaz, beherapen polita Durangoko Azokan, aldizkari batek 3,10 € balio baitu. Gainera, harpidetzaren bat egiten dutenek (murriztua zein urte osokoa) Izaroren azken disko sinatuaren (Limones en invierno) zozketan parte hartuko dute.

Egun hauetako hotza goxatzeko, zer hoberik?
Print Friendly, PDF & Email

Ohi duten moduan, AEK-k eta AIZU! aldizkariak aurten ere hartuko dute parte Durangoko Azokan. Dagoeneko jakina da Azokaren 55. edizioa guztiz eraldatua datorrela pandemiaren eraginez. Ondorioz, www.durangokoazoka.eus webgunean online denda sortuko da estreinakoz, eta hori izango da salerosketa gune bakarra aurten. Azokazaleek bertan eskuratu ahal izango dituzte produktu guztiak, baita AEK-AIZU! erakusmahai birtualean aurkituko dituztenak ere: AIZU! aldizkariaren harpidetza egiteko bi modu, urteko azken bi zenbakiak eta Primeran! langai didaktikoak. Abenduaren 4tik 8ra bitartean erositako DA! produktu sorta etxean jasoko du kultur zaleak.

AIZU!ri dagokionez, edizio honetan salmenta beste modu batean egingo denez, erosleak AEKren aldizkariaren azken bi aleak eskuratzeko aukera paregabea izango du, oso modu onean: bost euro, 451. eta 452. zenbakiak (abendukoan, labetik atera berria, Izaro abeslaria da elkarrizketatu nagusia). Bestalde, esan bezala, harpidetza bi eratan egin ahal izango da. Alde batetik, harpidetza murriztua (4 zenbaki, 10 euro), berariazkoa, batik bat, aldizkaria ezagutzen ez dutenentzat; eta bestetik, urteko harpidetza (10 zenbaki, 23 euro). Eskaintza guztiek izango dute, hortaz, beherapen polita Durangoko Azokan, aldizkari batek 3,10 € balio baitu. Gainera, harpidetzaren bat egiten dutenek (murriztua zein urte osokoa) Izaroren azken disko sinatuaren (Limones en invierno) zozketan parte hartuko dute.

AEKren “erakusmahaian”, bestalde, Primeran! langai didaktikoak ere aurkituko ditu bisitariak. Helduen euskalduntzean aurrez aurreko eskuliburu edo klaseko material modura erabiltzeko pentsatuak, bost elementu ditu B1 mailako unitate bakoitzak: ikaslearen liburua (ikasleak ikasgelan burutu beharko dituen jarduera nagusiak egiteko materiala), ikaslearen lan-koadernoa (ikasgelan burutzeko jarduera osagarrien zerrenda eta materialak), irakaslearen liburua edo gida, ikus-entzunezkoen DVDa, eta lan-koaderno digitala (klaseko programazioaren online osagarria).

Eskaintza ederra, hortaz, euskara ikasten zein irakasten ari den ororentzat, eskolarako material iturri garrantzitsua.

Print Friendly, PDF & Email

Udazkeneko jaia egingo dute asteazkenean (abenduak 2) Bilboko AEK-ko ikasleek eta irakasleek. Aforoa eta segurtasun neurri guztiak beteta, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gunean elkartuko dira. Goizean, Imanol Ituño magoaren bi emanaldi egongo dira eta arratsaldean, Bea Egizabalen umore-bakarrizketaren beste bi.

Euskara praktikoa lantzeko modu zoragarria! Ondo pasa, Bilboko lagunak!!

Print Friendly, PDF & Email

Oiartzungo entitateei PuntuEus domeinua zabaltzeko erraztasunak emango dizkiete. Hitzarmenaren helburua herriko entitateen ingurune digitalean euskararen presentzia handitzea izango da. Horretarako, egungo egoera aztertuko da eta egoera ezagutu ondoren, euskararen erabilera handitzeko ekintzak planteatuko dira.

Hitzarmen hau sortu da AHIZE-AEK-k kudeatzen duen LANIN proiektuaren barruan. Izan ere, AHIZE-AEK Hizkuntza Aholkularitza euskara planak sustatzeko aholkularitza eta normalizazio zerbitzua eskaintzen ari da Oiartzungo enpresa txiki eta ertainetan. Udalak Lanin egitasmoa jarri zuen martxan duela urte batzuk, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan euskararen erabilera handitzeko. AHIZE-AEK Lanin egitasmoaren garapenean ari da, eta oso pozgarria izan da testuinguru horretan, gure ekarpen eta bultzadaz urrats aitzindari hori ematea.

Print Friendly, PDF & Email
Negu gorrian joan zen lehendabiziko KORRIKA hura: hotzez eta gauez, elurra, mendateak itxita, aduanan komeriak... Esperantza handia zegoen, zalantza handia ere bai. Inork ez zekien hark zer emango duen. Urduritasuna. Hala ere, arrakastatsua izan zen alde askotatik, jaso zuen diru eta bultzada handiagatik. Ez da ahaztu behar KORRIKA ez dela beti bat eta bera izan. Euskaren aldeko lasterketa erraldoiaren hastapenei begira jarri zen atzo (azaroak 24) Ur Handitan - Ahaztu aurretik saioa. NAHIERAN ikusteko aukera dago hemen.
 
40 urte, 4 hamarkada, pasatu dira. Baina, Korrika arduradun ohi Edurne Brouardek dioen moduan, "Zoritxarrez, egun KORRIKA behar dugu" Urte zaila bizi dugu AEKn, 22. KORRIKAren atzerapena tartean, baina, 22. edizioaren prestaketa lanetan jarraituko dugu buru-belarri. Erabaki latza, gogorra, tristea... izan da, baina, 2022ko udaberrian "herriz herri igaroko gara", kaleetan eta herrietan elkartuko gara berriro. ESKERRIK ASKO, EUSKAL HERRIA!! 
 
Eta mila esker Ur Handitan saioko ekipoari atzoko saioa Korrikari eskaintzeagatik!!

Print Friendly, PDF & Email

Irudian, Omar Diop Paseolagun taldeko beste bi kiderekin

Koldo Almandoz zuzendariaren Hondar Ahoak telesaila arrakasta handia izaten ari da. Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller-ak euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen du 4 ataletan.

Aktoreen artean, Omar Diop dago. Aktore moduan lan egin duen lehen aldia eta poz-pozik dago, esperientzia ederra izan da berarentzat.

Omar 14 urtegaz etorri zen Senegaletik Berriatura. Ondarroako AEKideek kontatu digutenez, jada Zubi Zahar Herri ikastolan zegoenean ezagutu zuten, gazte etorkinen laguntza-eskolekin; gero, AEK euskaltegian izena eman zuen eta egun, Berbalagun egitasmoan dabil. Astean behin, paseatzeko eta euskaraz praktikatzeko elkartzen da eskualdeko zenbait lagunekin.

Asteon, azken atala izango duzue ikusgai: asteazkenean, 22:30ean. Ez galdu (eta hasierako hiru kapituluak galdu badituzue, Nahieran aurkituko dituzue)!! Aupa Omar!! 

Print Friendly, PDF & Email

Atzo, azaroak 19, Euskaraldia hastearen bezperako egunean eta saskien banaketarekin hasi garen honetan, Errigorak, Ikastolen Elkarteak, Sortzen Elkarteak eta AEK-k prentsaurrekoa deitu genuen  Euskarari puzka kanpainak emandakoaren berri emateko.

Sasi guztien gainetik, pandermia garai ilun honetan, ari-izpiak atera dira eta elkartasuna nagusitu da. Inoizko baldintza gaiztoenetan, inoiz baino ekarpen handiagoa bildu du Errigoraren kanpainak euskalgintzarako: 302.000€

Eskatu diren 16.000tik gora saskien balioaren %25ari dagokio ekarpen horren zati handiena, eta Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematera bideratuko da. Zonaldeko ikastolen, euskaltegien eta hezkuntza publikoko D ereduko taldeen aldeko dinamiken lana indartzera. Baita Agerraldia egitasmo berrira ere. Baina aurten, pandemiak euskara eta euskalgintza hain estu hartu dituen honetan, Korrika atzeratu dela eta Herri Urrats zein Sortzenen jaia bertan behera geratu direla, saskiko 5 euroko ekarpen osagarria egin dugu, Korrika-ri, Seaskari eta Sortzeni zuzenean bideratzeko.

Izugarria da egungo baldintzetan herri ekimen bat 302.000 euroko ekarpena biltzeko gai izatea. Bihotzez diogu hitzez azaltzeko zaila den zirrara eragiten digula elkartasun erakustaldi honek eta inoiz baino harroago gaudela gure komunitateaz, Errigora osatzen duten sarekide, euskaltzale, ekoizle eta askotariko herritar ederrez. Eskerrik asko, beraz, erdi bakartuta gauden honetan taldean aritzeko hautua egiteagatik. Eskerrik asko egoera tamalgarri honetan euskararen alde konpromisoa hartzeagatik. Kanpainako leloak dioen bezala, egiten duguna gara.

Zorionak herriz herri kanpaina hau posible egin duzuen sarekide guztiei. Lodosatik Tolosara, Garestik Garazira, Zangotzatik Zornotzara, nork bere inguruan, dela ikastolan, eskolan, euskaltegian, elkartean edo lantegian egindako auzolanaren emaitza da hau. Biba zuek!
Errigoraren parte zareten ekoizleei, mila esker. Mila esker zuen lanaren eta maitasunaren emaitza diren produktu zoragarri hauengatik. Mila esker euskararen auziari elikadura-burujabetzarena eransteagatik, eta alderantziz. Eta mila esker aurten egindako ahalegin bereziagatik.
Eskerrik asko saskiak eskatu dituzuen herritar guztiei. Agur bero bat aurten ere errepikatu duzuen eskatzaileei, eta ongi etorri gure komunitatera lehengoz eskatu duzuenei. Alferrikakoa izango zen egindako lan guztia saskirik eskatu ez bazenute.
 
EGITEN DUGUNA GARA. ESKERRIK ASKO, EUSKAL HERRIA!! ZORIONAK eta MILA ESKER, ERRIGORA!!
Print Friendly, PDF & Email

... eta gozatuz ikasi!

Euskaltegietako ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, AEK-k udako irakurle kanpaina jarri du abian, eta gure euskaltegietako ikasleek hainbat liburu eta hiztegi, zenbait mahai-jolas... merkeago eskuratzeko aukera izango dute.

 irakurle uda

Baina hau ez da AEK-ko ikaslea izateak daukan abantaila bakarra: AIZU! aldizkaria jasotzen dute hilero doan gure ikasleek, deskontuak izaten dituzte udako barnetegietan...

Liburuetan ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura... Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

 

Oharra: eskaintza AEK-ko ikasleentzat da soilik

Print Friendly, PDF & Email
Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diogu Euskalgintzak denon babesa behar duelako, orain inoiz baino gehiago.
 
Hori dela eta, atzo (azaroak 10) hainbat eragileok -Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, Ikastolen Elkarteak eta AEK-k agerraldia egin genuen.
 
Print Friendly, PDF & Email
Mintzapraktika talde asko kafetegi eta tabernetan batu izan dira orain arte. Orain Euskal Herria osoan ostalaritza itxita egon arren, kide hauek bestelako aukerak izango dituzte, egoera honetan ere, euskaraz praktikatu eta bizitzeko: espazio publikoak desberdinetan elkartuko dira (plazak, parkeak...) edota eguraldia kaxkarra denean, bestelako gelak (kultur etxeak, aretoak, kiroldegiak, frontoiak...) erabiliko dira, segurtasun neurri guztiak (distantziak, musukoa...) bermatuta. 
 
Beste dinamika batzuk ere sustatuko dira: Pasolagunak, esaterako. Ibiltzea gustuko duten eta euskaraz gehiagotan egin ahi duten lagunei zuzendutako taldeak, eta online ere bai.
 
Euskaraz praktikatzen eta bizitzen jarraituko dugu!!
 
 

Print Friendly, PDF & Email

Kalean da azaroko AIZU! aldizkaria Oier Sanjurjori (Osasuna futbol taldea) eta Amaia Uribe kazetariari elkarrizketak; Arabako Errioxako mahats uzta; Pello Iraizoz hargina; 2021ean Korrikarik ez; doluari eta heriotzari buruzko testigantzak; Plateruenaren itxiera...

Denbora-pasak, komikiak... Segi azkar kioskora, egin harpidetza eta etxean jaso. Hori bai, AEK-ko ikaslea bazara, doan jasoko duzu zure euskaltegian.

Print Friendly, PDF & Email

Euskararen herria euskal hiztun jardunaldia azaroaren 12 eta 13an izango da. AEKren koordinatzaile Alizia Iribarrenek azaroaren 13ko saioan, Zein bide egin behar da helduen euskalduntzearen sektorean hurrengo urteetan? elkarrizketan parte hartuko du.

Online jarraitu ahal izango dira eta izena ematea ezinbestekoa izango da, hemen.

 

Print Friendly, PDF & Email
COVID-19ak konplikatu ditu herritarron arteko kontaktuak, horregatik, euskaraz online praktikatzeko aukera berriro zabaldu nahi dugu.

Zer egin behar da parte hartzeko?

1. Behean dagoen loturan aukeratu modalitatea: AURREZ AURRE, ONLINE, ala BIETARA
2. Markatu nahiago d(it)uzun egun(ak) eta ordutegia(k) 

Parte hartzea dohainik da, gainera, izena ematen dutenen artean 10 sari-kutxa zozketatuko ditugu.

Animatu eta eman izena
Oharra: Momentuz, Praktikatuk abian dituen egitasmoetan baino ez da martxan jarriko.
 
Print Friendly, PDF & Email
Jaurlaritzaren dekretua indarrean da: Udalerrietako sartu-irtenak direla eta, ikasleok, adi, behar baduzue: euskaltegian emango dizute agiria. Orain arteko funtzionamenduan aldaketa gehiagorik ez: aforoa mantendu, musukoa, distantziak, etab.

Nafarroan indarrean jarri diren azken neurriekin ez dago eragin berezirik euskaltegietan; iluntzeko 9etatik aurrera ditugun taldeen antolaketa berria egiten saiatzen ari gara hasieratik.

Iparraldean, aldiz, eutsiko zaie 21:00etatik aitzina diren eskolei, berariazko baimena eskuratu baita, nahiz eta etxeratze agindua izan 21:00etan.

 
El decreto del Gobierno Vasco en vigor: en lo que se refiere a la entrada y salida de personas de cada municipio, aviso para el alumnado: si lo necesitas, te entregarán el documento en el euskaltegi. No hay más cambios: mantener el aforo, mascarilla, distancias, etc.

Con las últimas medidas que han entrado en vigor en Navarra no hay especial incidencia en los euskaltegis; desde el principio estamos intentando hacer una nueva organización de los grupos que tenemos a partir de las 9 de la noche.

En Iparralde, en cambio, se mantendrán las clases desde las 21:00 horas, ya que se ha obtenido un permiso expreso, aunque haya un toque de queda a las 21:00 horas.

 
Eskerrik asko
Print Friendly, PDF & Email

Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina burutzen du Errigora ekimenak. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara iristen dira kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin da eta egun 3 saski ematen dira aukeran. Kanpaina gaurtik (urriak 24) azaroaren 12ra egongo da martxan.

Aurtengo kanpainan Errigorak bi helburu oso argi azaleratuko ditu. Batetik, pandemiak euskalgintzari eragin dion kalte ekonomikoa murrizten saiatuko da. Eta bestetik, euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak mahaigaineratuko dira Agerraldiaren bidez.

Print Friendly, PDF & Email

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, gazteen hizkuntza errealitatea aztertuko da Euskal Soziolinguistikaren 12. jardunaldian. Urriaren 28an egingo da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ikusi hemen.

AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak, AHIZEk, parte hartuko du eta Maialen Beristain AHIZEkideak Eusliderrak egitasmoaren inguruan hitz egingo du. Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko.

Eusliderrak programa zertan datzan jakin nahi? Irakurri, irakurri hemen.

Print Friendly, PDF & Email
Urriaren 24tik azaroaren 12ra bitarte izango da ERRIGORAren aurtengo Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina. Horren onuradun garen elkarteek (AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Sortzenek) agerraldia egin genuen atzo, urriak 20, Errigorako ordezkariekin batera.
 
Ezohiko egoera honetan, elkartasuna biderkatuko dugu!
 
Ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrika ere ez da egingo 2021ean. Horrek diru-galera handiak ekarriko dizkigu hiru erakundeoi eta ikasturte honetan, Euskalgintzak inoiz baino laguntza handiagoa behar izango du.
 
Ekarpen gehigarri horren trukean, saski beltza (betikoa) eskuratuz gero, KORRIKAren katilua* eskuratuko duzu. Saski berdea (ekologikoa) eskatuta, Seaskaren egutegia eta zuria (berezia), D ereduaren haziak.
 

(*Hasiera batean, KORRIKAren petoa ematea aurreikusita zegoen, eta kanpainaren hainbat euskarritan horrela ageri da, baina KORRIKArekin harturiko behin betiko erabakia dela eta, petoaren ordez, katilua eskuratuko duzue)

Print Friendly, PDF & Email

22. KORRIKA 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez.

Print Friendly, PDF & Email

Zer da Euskaraldia? Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, jendartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Aurten, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da ariketa.

Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez. Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak  dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
 
Izena eman Euskaraldiaren webgunean!
 
Aurten ere, Ariguneak daude, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. AEK-ko euskaltegiak ere arigune izango dira.
 

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.