14
Urr

Errigorak hainbat berrikuntza dakartza aurten

«Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpainaren 7. edizioa ate joka dugu dagoeneko, eta aurtengoa berrikuntzekin dator. Larunbatean, urriaren 12an, Agerraldia aurkeztu zuten Tafallan, aurrerantzean hizkuntzaren ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldekotasuna indartzea izango du xede. Bestalde, aurtengo kanpainaren bigarren berritasun nagusia eskaintzaren berrikuntza izango da: 50€ko saski biren planteamendutik, izaera eta prezio desberdinetako hiru saskira pasatuko da. Beltza, betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango dena. Berdea 60€tan eskuratu ahal izango da, bistan denez, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70€ko balioa izango du; gabonetako saski baten tankerakoa egin nahi izan dute, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz. Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal izango dira.

14
Urr

Euskararen Foru Dekretuari aurre egiteko deia, urriaren 19an Iruñean

Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III). Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausurik onartuko, ez diegu epaia aitzakitzat hartzeko aukera emanen. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!

08
Urr

Urriaren 12an Agerraldia, Euskarari Puzka

Datorren urriaren 12an, Tafallan, ekimen berri bat abiatuko da, Agerraldia. Urte batzuk dira ERRIGORA Euskarari Puzka kanpaina abiatu zela, eta aurten euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi da. Tafallan, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izango ditu, saretzean eta elkarlanean oinarritua, eta emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko ditu. Helburua euskararen ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldeko jarrerak indartzea da.

04
Urr

AIZU! ALDIZKARIAREN GALDE DEBALDE? ATALAREN EDUKIAK ASTEAZKENETAN AEKren TELEGRAM KANALEAN. Ikasturte berria abian, hemen gaituzue.

GALDERA: Bakoitza erabiliz gero, bana erabiltzea zuzena da?

Nolabait esateko, sinonimoak dira bi egitura horiek: Koadrilako lagunok hamarna liburu erosi dugu Durangoko Azokan (bakoitzak, 10) Koadrilako lagun bakoitzak hamar liburu erosi du Durangoko Azokan (hamarna, beraz) Hortaz, ez du zentzu handirik bi-biak batera erabiltzeak, ez bada errepikapenezko edo enfasizko efektu literarioren bat bilatzeko-edo.

Adierazi bezala, AIZU! aldizkarian horren moduko zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Beraz, nahi izanez gero, bidali zuen zalantzak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera

Bada, laster arte! Bide batez, gogoan izan urriko AIZU! aldizkaria kalean dela, eta, besteak beste, Deustuko Erribera hobeki ezagutuko duzue.

02
Urr

Alizia Iribarren Andueza, dagoeneko hasi da AEKren koordinatzaile nagusiaren arduran

43 urte ditu, eta, Elizondon jaio bazen ere, hamar urte zituenetik Tuteran bizi da. Bertan egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hazi zen; gero Erriberako arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren
koordinazio-lanetan aritu izan da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. Hasia da dagoeneko, urriaren 1ean, AEKren euskaltegietako ikasturte hasierarekin batera.

Twitter kontua ere zabaldu du: @AliziaAEK

25
Ira

AEKn euskara irakasle izan nahi?

Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Urriaren 25etik abenduaren 20ra burutuko da, era konbinatuan, hau da, online jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola uztartuko ditu. Azken horiek, Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean egin ahal izango dira eta 09:00etatik 13:30era izango dira. Ikastaroaren prezioa 458 eurokoa da, eta informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Izena emateko azken eguna urriaren 18a izango da.

19
Ira

Gurasoentzako hizkuntza-ekologia dekalogoa: seme-alaben hizkuntza-praktiketan eragiteko neurriak. KUTXA EKOGUNEAren eskutik.

Irailean, AEKn, bai gure webgunean, bai banatzen ditugun oinarrizko hiztegietan (“Familientzat” izeneko bertsioan), KUTXA EKOGUNEAk prestatu duen dekalogoa jarri dugu eskura, Euskal Herriko familiei baliabide berriak emateko. AEKn aspaldidanik dakigu zein garrantzitsua den familia-eremua eta, hori dela eta, hainbat bide urratzen dugu seme-alaben eta gurasoen arteko harremana euskaraz izan dadin. Orain, ikasturte berriaren atarian, matrikulazioan, guraso asko hurbiltzen dira euskara ikastaroetan izena ematera eta, era berean, geuk ere haiengana jotzen dugu, euskara ikastera eta hobetzera animatzeko, familia osoaren parte bihur dadin. KUTXA EKOGUNEArekin elkarlanean abian jarri dugun ekimen honen
bidez, xede hori indartu nahi izan dugu. Eranskinean duzue oinarrizko hiztegia.
Hizkuntza-ekologia dekalogoa, hemen, osorik.
 
Oharra: Opari bat nahi? Hiztegietan aurkituko duzuen galderari zuzen erantzunez gero, sari bat jasotzeko aukera izango duzue.
19
Ira

Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean da!

Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.

Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.

https://ws.sharethis.com/images/2017/email_counter.png");"> 0
19
Ira

Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan. Hurrengo ikasturtean, ikasleek enpresa batean praktikak egingo dituzte eta Urdangarin praktika hauek euskaraz egitearen garrantziaz aritu da. Honetaz gain, euskararen inguruko gako batzuk ere erakutsi ditu.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari Jose Angel Sanchezek adierazi duenez, formazio-motibazio saio hauek ikasleei eta haien tutoreei zuzenduta daude. Bertan, ikasleen etorkizunean eta enpresaren etorkizunean hizkuntza kudeaketaren garrantzia ikusi ahal izan dute. Eta, aldi berean, enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteak zer nolako eragina daukan hizkuntz-komunitatearen biziraupenean. Horrez gain, enpresetako langileen eta ikasle ohien adierazpenak eta esperientziak ere jaso dira.

Hemen bideoa ikusgai.

17
Ira

Igogailua fikziozko sailaren ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko.

Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. Zehazki, helbide honetan daude: Sartu Igogailuaren atalean.

Euskaraz praktikatu nahi?

Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak eta asteburu pasak egin familian; Kirola eta Natura programaren bidez Euskal Herriko naturguneak ezagutu; mintzodromoetan parte hartu; eta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea.

13
Abu

Kalean da udako AIZU!

Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! Udako atala ere eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Esther Ferrerri egindako elkarrizketa eta Aturritik Ebrora Euskal Herria ezagutzeko aukerak. Gainera, oraindik udarako planik ez baduzue, edota lanean zaudelako oporretara joan ezin baduzue, udako Aizu! alean, uda arin pasatzeko manerak ere irakur ditzakezue.

07
Uzt

Arabako Foru Aldundiaren euskara ikasteko laguntzak

Arabako Foru Aldundiak 75 eta 240 € arteko laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan matrikulatuz gero

Arabako euskaltegiekin izandako lankidetzarekin, 18tik gorako arabarren euskalduntzea bultzatzeko deialdia zabaldu da lurraldean, A1, A2, B1 eta B2 mailetan 2018-2019 ikasturtean matrikulatuz gero.

Matrikulazio prezioan doiketa izango du:

  • 75 eurokoa: baldin eta 248tik 400 ordu bitarteko modulua egiten badu,
  • 120 eurokoa: 401 eta 600 ordu bitartean, eta
  • 240 eurokoa: ikastaroa 601 ordutik gorakoa bada.
  • Laguntza jasotzeko eskaera orria euskaltegietan edo www.araba.eus  zein www.euskaraba.eus  webguneetatik deskargatu ahal izango da. Eskaera egiteko epea irekita izango da 2018ko irailaren 28ra arte.
03
Uzt

Mertxe Mugikak koordinatzaile nagusia izateari utziko dio urrian

13 urteko ibilbide oparoa egin du AEKren koordinazio nagusian, eta, hemendik aurrera, beste zeregin batzuetan ariko da AEKren barruan. Nafarroako AEK-ko koordinatzaileak ordeztuko du Mertxe Mugika, aurtengo Batzar Nagusiak oniritzia eman ondoren. Irailaren 3an, Gasteizen, biek hartuko dute parte 2019-2020 ikasturteko aurkezpen-agerraldian,eta, adierazi bezala, urriaren 1etik aurrera, Alizia Iribarren hasiko da AEKren koordinazio nagusian.

Mertxe Mugikak “asko sinesten dut elkarlanean, uste osoa daukat indarrak batu behar direla, bakoitza bere kabuz ibilita, bidea askoz ere luzeagoa eta neketsuagoa izango litzatekeelako” adierazi du. Horrez gain, AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian ikusten dituela esan du, ikasleen gorakada izaten ari da azken urteotan: herritar gehiagok jo du euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetan ere, antzekoa da egoera. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.

17
Eka

Gozatu AEKren eskutik BERRI TXARRAK taldeak Kobetamendin emango duen kontzertuaz!

AEKren eskutik gozatu BERRI TXARRAK taldeak uztailaren 14an, Bilbon, Kobetamendin emango duen kontzertuaz!


- 2018/2019 ikasturtean, AEK-ko ikaslea izan bazara,
- 2019/2020 ikasturterako aurrematrikula* egiten baduzu,
- UDAko barnetegietan izena emanez gero,


% 20ko beherapena izango duzu sarreran: 35euro 28 euro
Parte hartu nahi baduzu, eman izena www.aek.eus webguneko formularioan. Azken eguna:
ekainaren 28a.

Ikusi egitaraua, Lekunberriko taldeak emango duen ezohiko kontzertuaz gain, euskarazko kultur egitarau zabala ere egongo baita.
Harrapatu aukera!


*2019/20 ikasturterako eskaintza berezia ekainaren 21ean amaituko da.

Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela egitasmoa. Parte-hartzaileen % 70,6 bidelariak izan dira (batez ere euskara praktikatzeko helburuz ibili diren euskara ikasleak edo ikasle ohiak); bidelagunek, berriz, bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektuan parte hartzeko: euskaraz hitz egiteko espazio berriak topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. Parte-hartzaileen % 42k dio askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; % 41,6k, berriz, gehiagotan egiten duela. 
 
04
Eka

AEKn euskara irakasle izan nahi?

Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroaren hurrengo edizioa irailaren 6an hasiko da eta urriaren 25era bitartean burutuko da. Era konbinatuko ikastaroa izango da, beraz, aurrez aurreko bost eskola eta on-line jardueraz osatuta egongo da. Aurrez aurreko eskolak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egiteko aukera egongo da eta 9:00etatik 13:30etara izango dira.

Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da eta uztailaren 3ra arte izena emateko aukera egongo da. Horretarako zein informazio gehiagorako, hurrengo helbidera idatzi beharra dago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

04
Eka

Ekaineko AIZU! kalean!

Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak; Bakersfieldeko euskaldunak... www.aizu.eus
Horrez gain, Arteako Herriko Bentako proiektua ere ezagutzeko aukera ematen du, bertan bizi diren errefuxiatuen testigantzak eta euskararekin duten harremanari buruz jakin nahi baduzu, segi bizkor kioskora eta eskuratu aldizkaria!
Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurketaldi goxo bat burutzeko!

 

moldakeeeeeeta

24
Mai

Euskara erakaslea izan nahi ? Gau eskolak zabalik dituzu Iparraldean !

Euskara erakaslea izan nahi ?

Bada, Iparraldeko AEKn ateak zabalik dauzkazu, GAU ESKOLAK ZABALIK aurtengo kanpainan!

Saioak ekainaren 3tik 7ra izango dira, Baionan, Biarritzen, Donibane-Ziburun, Garazi-Baigorrin, Itsasun eta Ustaritzen. (Klika egin HEMEN aukera guztien zehaztapenak irakurtzeko).

Erakasle gaiei, ongi etorri !

Oraino dudakor ?
BIDEO HAU begiratu dezakezu...
Zu ere, zatoz gurekin !

 

Kirola eta Natura: ekaineko irteerak

PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak.

Hauexek dira:

  • Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko dugu. Izena emateko azken eguna: ekainak 6.
  • Ekianaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara. Izena emateko azken eguna: ekainak 20.
17
Mai

"Igogailua", podcast bidezko fikziozko saila

Sail honetan topatuko dituzu Igogailua fikziozko sailaren kapitulu guztiak.

 Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat.Gidoia eta edizioa: Hiru Damatxo. Ahotsak: Nerea Arriola eta Nerea Aranburu aktoreak

02 IGOGAILUA podcast B

Urduñan, "Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua" III. topaketa

 Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udalaren laguntzarekin.

Udako berbalagun / mintzalagunak: udan ere, praktikatu eta bizi!

Zabalik da dago udako mintzatalde eta berbataldeetan apuntatzeko epea.

Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun eta mintzalagun taldeak.

Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete FITXA HAU.

...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.

06
Mai

Maiatzean, eguzkia zeruan eta AIZU! berria kalean

Egun ederra, maiatzeko AIZU! kioskora heldu zaigun astelehen hau!

Iñaki Sotori eta Paula Estevezi elkarrizketak, Andetxako “Bizitzarako margoak”, Artsakh errepublikara bidaia, Ama Esnearen Euskal Bankua, 21. KORRIKA argazkitan...

Bestalde, hil honetako aleak ere badakar erreportaje berezi bat: migratzaileen harreraren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontra, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako “M5 Herrien arteko besarkada” ekimenaren ingurukoa.

Laster, AEKren euskaltegi guztietan eta kioskoetan. Eskura ezazue!

01
Api

Klika! Gure erritmora, hemen da apirileko AIZU!

Kalean da apirileko AIZU! aldizkaria, prest KORRIKArako!

21. #KORRIKA atarian, Mad Muasel eta La Furia azalean; Ramon Olasagastiri elkarrizketa; Zorokiain, bertan behera utzitako herria berpizten; Minerva, gaurko aldizkaria antzinako inpentan; KORRIKAren hasiera eta amaiera egunak; bestelako liburutegiak...

Aizu!, egin #Klika! Zure / gure erritmora!

08
Ots

Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berria

 AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa antolatu du maiatzetik ekainera. Matrikulazioa zabalik!

 Ikastaroaren ezaugarriak:

Formatua: konbinatua; online eta aurrez aurre.

Ikastaroaren hasiera eta amaiera data: maiatzaren 3tik ekainaren 21era.

Aurrez aurreko 5 saio hiriburuetan: Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Bilbon.

Aurrez aurrekoen ordutegia: 09:00etatik 13:30era.

Aurrez aurrekoen datak: maiatzak 3, 10, 17, 24 eta ekainaren 7a.

18
Abe

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Milaka lagun hasi dira Euskal Herri osoko AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Horietariko batzuk lehen aldiz euskararekin kontaktuan, beste asko euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzen, mintzapraktika taldeetan parte hartzen, C2 (4.maila) prestatzen...

Batzuk hizkuntza eskakizunak prestatzen hasi dira. Guraso talde asko ere martxan daude; etxean, familia giroan, euskaraz komunikatzen hasteko/jarraitzeko asmoarekin. Ongi etorri guztioi!

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu