Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!Aizu!

Euskara ikasten ari diren horientzat
oso lagungarria da

AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria.

Image

AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Ikasleentzat ez ezik, euskara-irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.
AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.

Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.

Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.

aurreko aleak....

“Ez da hain fazila” gehigarria eta bilduma.

AIZU! aldizkariaren ataletako bat da, erdiko gehigarria, hain zuzen. Hainbat eduki biltzen ditu: "galde debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko (AEKren EUSKARATU zerbitzuak kudeatzen du), denbora-pasak, lehiaketak... Noizean behin, “Ez da hain fazila” bildumak argitaratzen ditugu, hainbat aldizkaritan kaleratutako edukiz osatuak.

HARREMANETARAKO

AZKEN BERRIAK

04
Urr
AIZU! ALDIZKARIAREN GALDE DEBALDE? ATALAREN EDUKIAK ASTEAZKENETAN AEKren TELEGRAM KANALEAN. Ikasturte berria abian, hemen gaituzue.
GALDERA: Bakoitza erabiliz gero, bana erabiltzea zuzena da? Nolabait esateko, sinonimoak dira bi egitura horiek: Koadrilako lagunok hamarna liburu erosi dugu Durangoko Azokan (bakoitzak, 10)…
19
Ira
Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean da!
Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul…
13
Abu
Kalean da udako AIZU!
Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! Udako atala ere eduki interesgarriz beteta…
04
Eka
Ekaineko AIZU! kalean!
Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko…

hudson

 

Harpidetu!

ARGAZKI GALERIA

Harremanetan jarri

Tel: 946 464 000 · 673 200 100

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu