euskara ikastaroak

  • udabarnetegiak 2018Ikasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukagu abian:

    Mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak ezin hobeak dira. Pedalei ekinez edota oinez, kirola egin eta Euskal Herriko parajerik ederrenak ezagutu bitartean, euskara praktikatzeko parada izango duzue.

    Etxeko txikiekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak daude. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute; txango eta ikastaroetan.

    Euskalduntze barnetegiek ere egun osoan euskaraz bizitzeko modu polita eskaintzen dute: euskaraz gosaldu, euskara eskolak, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu...

    EGA, HABEren... azterketak prestatu nahi dituztenentzat ere badugu zer eskaini: propio horri begirako barnetegiak eta ikastaro trinkoak.

    Etxetik edo etxetik gertu euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik! Horientzat ikastaro trinkoak prest ditugu AEKren euskaltegietan. Baita on-line ikastaroak ere!

    Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.

    Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
    - 946 464 000 edo 673 200 100 - AEK euskaltegietan - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Udako eskaintza osorik HEMEN

    Udako plazer txikiak!!

    IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

    Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

  • Euskara ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.

    Zergatik ikasi euskara eta zelan heldu euskaldun izatera?
    Euskal hiztun berrien 10 irakaspen


    1. Euskara ikasteak poztasuna eta harrotasuna dakartza. Euskara ikasteak sari ugari eta askotarikoak eskaini dizkie euskaldundu direnei. Irakurri gehiago


    2. Euskara ikasten hasteko edo berrikasteko, arrazoi eta motibazio ugari egon daitezke, eta den-denak dira baliozkoak. Irakurri gehiago.


    3. Euskaldun aktiboa bilakatzea ez da prozesu automatikoa; bidean agertuko diren erronkei eta ardurei aurre egitea funtsezkoa izango da. Irakurri gehiago.


    4. Garrantzitsua da ez izatea autokritikoegia norberaren gaitasunari dagokionez. Gainera, gogoan izan: hizkuntzak elkarrekin komunikatzeko dira. Komunikazioa baldin badago, helburua lortuta. Irakurri gehiago


    5. Euskaraz komunikatzeko orduan, eta oraindik ikasten ari garela, baliagarria izan daiteke elkarrizketetan hizkuntzak tartekatzea (erdarazko hitzak edo esaerak ere baliatzea). Irakurri gehiago


    6. Batua eta euskalkiak, denak dira euskara. Euskara batua oso euskara jatorra da, eta, era berean, erraza da tokian tokiko euskalkien ezaugarri batzuk bereganatzea, hiztunak gustura egon daitezen erabiliko duten hizkuntzarekin. Irakurri gehiago.


    7. Testuinguru erdaldunenetan ere, posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero. Irakurri gehiago.


    8. Posible da ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzea, alegia, beti erdaraz besterik egin beharrean, euskaraz (ere) egiten hastea, igarotzea. Irakurri gehiago.


    9. Euskara errepertorio linguistiko aktiboan sartzeko, lagun berriak edo jarduera berriak egiteko uneak baliatu behar dira. Irakurri gehiago.


    10. Jarrera proaktiboa izanda, askoz euskara gehiago erabil daiteke. Era berean, kontzientzia hartzea oso-oso garrantzitsua izan da urratsa eman dutenentzat. Irakurri gehiago.


    +++ Euskaraz hitz egiten dugun guztiok gara euskaldunak, den-denok “benetako euskaldunak”.

    Jone Goirigolzarri Garaizar
    Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da.

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2019/20