Konfinatu gintuzten duela urtebete

2020ko martxoaren 13an, ostirala, ia dena geneukan prest 17. Txotxindau ospatzeko, eta goiz horretan AEK-k mezu bat bidali zigun euskaltegiak ordutik aurrera itxi behar zirela eta hurrengo astelehenetik aurrera eskolak telematitkoki ematen hasi beharko genuela adieraziz. Dena bertan behera utzi behar izan genuen.

Hurrengo egunean, martxoaren 14an, telebista guztietan agertu ziren mandatariak igandetik aurrera Estatua erabateko konfinamenduan sartuko zela esanez. Hitz horiek entzun bitartean, denok zeregin desberdinetan arituko ginen, ziur, baina ez genekiena zen handik aurrera gure bizimodua zenbateraino aldatuko zuen ditxosozko dekretu horrek. Zelan bizi izan zenituzten momentu horiek? Partekatu guztiokin zuen iruzkinak:

18 thoughts on “Konfinatu gintuzten duela urtebete”

Comments are closed.