Duela urte eta erdi INDAUTXUKO JAI BATZORDEA osatu zen, gu bertako partaide garela auzoko beste hainbat talde, eragile eta norbanakorekin batera. Batzorde honen asmoa auzoko giroa eta auzo sentimendua berreskuratzea izan da. INDAUTXU EGUNA antolatzearen helburua indautxutar guztiok batuko gaituen egun bat aldarrikatzea izango da, giro herrikoian eta parte-hartzailean. Egun osorako ekitaldiak antolatu ditugu. Orain falta den gauza bakarra da jendea animatzea, parte hartzea eta disfrutatzea. GORA INDAUTXU EGUNA!!!
You may also like
Hala da! Hemen daude gure saridunak: Miren Jone eta Amparo!!! Txalo bero bat!!! Amparo azken urteotan aritu da euskara ikasten Lizardi AEKn: […]
Gogoratu: Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!! Animatu eta etorri!!!
Hauek izango dira ikasturte honetarako bulego ordutegiak: Indautxun: 10:00-13:30 eta 16:30-18:00, ostiraletan goizez baino ez. Urtats (Irala): astearte eta ostiral goizetan, 11:30-13:30.