Eta Berbaditza 2016 pasa da ja!!! Oooooooo…….. Eskerrik asko etorri zineten guztioi, lagundu zenuten guztioi eta nola edo hala parte hartu zenuten guztioi… aurten frikada bat bururatu zaigu eta paseotxo bat eman dugu bus turistikoan!!! Hementxe argazkiak. Askoz gehiago dituzue hemen!!! BENE-BENETAN, ESKERRIK ASKOOOOOOOO!!!!!!!!!!!!!
Santutxu bloga
Gogoratu: Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!! Animatu eta etorri!!!
Auzoko eskolek LONCEri ezetz esan zioten pasa den ostiralean eta Santutxuko AEK-k giroa gozatzeko txokolatea banatu zuen!!!
Martxoaren 12ko eguerdian hainbat lagun hurbildu ginen Karmelo eta Iturriagaren arteko kaleen izkinara. Han erakutsi ziguten Santutxu AEK-ko kideek eta lagunek azken 50 urteotako medologia euskararen irakaskuntzan. Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi!!! Helbide honetan erakusketaren gaineko elkarrizketa bat duzue. Eta jarraian badoazkizue egun horretako argazki batzuk:
Santutxu AEK-k 50 urte beteko ditu aurten, gurekin ospatu nahi duzu? Momentuz, sartu Facebook-en eta bila ezazu “Neu ere ibilia naiz Santutxu AEKn”.Orria atsegin… eta bilatu ezagutzen duzun jendea! 136 lagun gaude jada!!!