
Osagaiak
150g txokolate
70g margarina
70g azukre
50g irin
15 cl koko esne
Prozedura
Lehenik, ur itzazu txokolatea eta margarina.
Ondotik, nahas ezazu azukrearekin, irinarekin eta koko esnearekin. Irabia ezazu dena nahasketa homogeneoa lortu arte.
Segidan, isur ezazu nahasketa molde ttipietan eta gero 10 minutuz laberatu 200 gradutan.
Azkenik, 5 minutuz hozten utz itzazu, moldeetatik kendu aitzin.
On egin!
Donibane Garaziko A1.2 taldea
OHARRA: Milesker Donibane Garaziko ikasle taldeari, errezeta eder hau gurekin partekatzeagatik. Biba zuek! Eta zuk, irakurle, ezagutzen ote duzu horrelako errezetarik? Hala bada, zuk ere gurekin partekatzen ahal duzu.