
Orain dela lau urte, Amikuzeko AEKko B2 mailan gaudenok, abiatu genuen mintzapraktika talde bat, klasean ikusten genuena erabiltzeko. Alde batetik, ikusi genituen gauzak atxikitzeko hoberena baitzen. Bestetik, gure inguruan aukera guti genuelako euskaraz mintzatzeko.
Horrela, gure gunea ostatu batean finkatu genuen eta erabaki genuen deneri zabaltzea. Horregatik, badira lau urte ostegunero Gambetta ostatuan biltzen girela.
Astero, goizeko hamarretatik eguerdira, hamar bat gira. Gehienak AEKkoak, bainan kanpoko batzuk hurbiltzen dira ere.
Aintzinetik, ez dugu deus prestatzen eta aipatzen ditugun gaiak desberdinak dira. Usu, mundua arraberritzen dugu ideia seriosekin eta segundu batzuk geroago, zozokeri bat erraiten dugu irri egiteko. Giroa beti ona da. Untsa mintzatzen direnek besteak laguntzen dituzte. Ez da lehiaketa bat. Helburua ez da momentu goxo bat baizik ez iragaitea, baizik eta bistan dena euskara praktikatzea.
Libro baldin bazirezte ez duda, zatozte gurekin !
Josean, Frantxoa, Beñat (Amikuzeko Gau Eskola)