Martintxo

Martin Txiki, Aragoiko eta Baskoniako jostakin neolitiko eta mitologikoa zen. Basajaunen ezagutza transmititzen omen zuen. Justuki, trikimailuen bidez, Basajaunei sekretu anitz ebatsi zien: arkitektura, errementaritza, sedentarismoa eta abar.

Izaki ttipi horrek Azkaingo koro bati izena eman zion. Sortzaileak, uste dut, goxo atzeman zuen Martintxo, eta ez zuen ahantzi nahi ipuinetako pertsonaia hori.

Martintxo taldea 1993ko neguan sortu zen. Baziren bi musikari: akordeoilari bat eta gitarrista bat. Hilabete guziz, lehen ostiraletan, euskaraz kantatzea maite zuten biztanleek hitzordua zuten Bil Tokin.

Izan zen urte batzuez Bil Tokian, eta gero, tabernak dinamizatzeko, txandaka ostatu edo tabernetan; han elkartzen ziren, pintxoen eta lagunarteko edari baten inguruan.

Talde sinpatikoa zen Martintxo. Oroitzapen ederra da niretzat.

25 urtez bizitu zen Martintxo. 2018ko maiatzaren 27an bukatu zen, Axafla Baitan, oturuntza batean.

Marisol (Azkaingo Gau Eskola, A2.2 maila)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude