Orrialde hau inprimatu

Bilboko euskara ikasleen astea

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Aurten 11 urte beteko dira Bilboko Ikasleen jaia ospatzen hasi ginela. Bilboko AEK-ko ikasle guztientzako jai honetan egun osoko egitaraua antolatu ohi da eta azken urteetan, bereziki, ospakizun hau kalean egiten saiatu gara. Aurtengo egoerak behartuta, ikasleen jaia birplanteatu behar izan dute Bilboko AEKideek eta ikasleen astea (maiatzaren 25etik ekainaren 5era) prestatu dute. Nor bere etxetik aritzeko ekintzak proposatu dituzte; lau guztira:



1. Mikroipuinak (emandako hasiera edo hitz multzoarekin, 60 hitzetako ipuina osatu beharko dute ikasleek).

2. Bilboko AEK-ko kanta kuttunen "play-list"a osatzea (taldeek euren kantarik kuttunena aukeratu, eta jasotako guztiekin bilduma egingo dute eta youtuben argitaratu)

3. desPISTAtuak: lau egunetan zehar pista bana publikatuko da, Bilborekin zerikusia daukan zerbaiten ingurukoa. Taldeka parte hartuko dute, egunero, erantzun bakarra eman ahal izango da.

4. maskAEKrada: orain derrigorrezkoak diren maskarak atondu eta selfie bat atera. Lortutako guztiekin mosaiko bat egingo dugu eta publikatu.


Adi egon Bilboko AEKren sare sozialeei. Pista guztiak eta jasotako erantzunak bertan argitaratuko dituzte-eta.

GORA EUSKARA IKASLEAK!

Irakurri 4505 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 18:50
Ostirala, 22 May 2020 12:43