Orrialde hau inprimatu

Matrikulazioa zabalik gure euskaltegietan, ohiko ikastaroekin jarraitzeko, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, aurrera segituko dugu, herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera izan dezaten ikasturte honetan. Gainera, izena ematen dutenek irakasleen laguntza izango dute, gertu-gertutik.

AEKn, irakasle batek bik beste balio duela diogu, alde batetik, irakasleak gai direlako ikasleak ikasprozesuan aurrerantz egin dezan, eta, bestetik, euskaraz bizi denaren pasioz, irakasleak nahi duelako euskaltegian matrikulatzen den pertsonak ikas dezala. Txanpon beraren bi aldeak dira: irakasleen esperientzia eta eskarmentua, eta, bestetik, irakasle horien pasioa eta gogoa.

Urrian hasiko den ikasturtean, ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta, eta prebentzio neurri guztiak hartuta*. Ikasturte honetako matrikulazio kanpainan irakasle batek bik beste balio duela azpimarratuko dugu, irakasleak bider bi; eskaintzari dagokionez, bider bost esango dugu. Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

-Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-Autoikaskuntza euskaltegian.
-Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.
-Online ikastaroak.
-Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Beraz, etxeko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko, eta abar, herritarrek AEKn aukera ugari dute.

14 emanIzena

Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan ยท 673 200 100 // 946 464 000

*Irakasleengandik hasita, AEKn ahalegin berezia egingo dugu ikasturte berri eta berezi honetarako. Adierazi bezala, aukera bat baino gehiago dago euskara ikasteko, eta horrez gain, era bakoitzeko plana egokitu dugu, bereziki, aurrez aurreko ikastaroekin, eskolak emateko modua eta antolaketa egoera berrira egokituta. Gainera, AEKn, hilabete hauetan plan berezi bat osatu dugu, etor daitekeen guztiari irtenbiderik onena topatzeko.

Bestalde, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak..) diru-laguntzak ematen dituztela. Informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar webgune honetan eta euskaltegietan aurkituko duzue.

Ikasi #euskarapraktikoa AEKn!! AEKn, irakasle batek bik beste balio du!

Argazkian: Alizia Iribarren (AEK-ko koordinatzaile nagusia), Artezkaritza Kontseiluko hainbat kide, hainbat irakaslerekin batera.

Irakurri 2728 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 12:00
Azteazkena, 02 September 2020 08:26