Orrialde hau inprimatu

Martxoaren 18ra arte, udako barnetegia %25 merkeago AEK-ko ikasleentzat eta Korrika laguntzaileentzat!

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

AEK-ko ikaslea bazara edota Korrika Laguntzailea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 18a baino lehen izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere,  bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu.

Barnetegietako datak eta prezioak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (Hego Euskal Herrian) (A2, B1, B2, C1)

565 € 424 €

Uztailaren 4tik 17ra
Uztailaren 18tik 31ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Abuztuaren 1etik 14ra
Abuztuaren 15etik 28ra (B2 eta C1 mailak; azterketa prestatzeko barnetegiak ere bai)
Abuztuaren 29tik irailaren 11ra


• FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1)

Helduek: 537 €   403 €
Haurrek: 335 €   251 €

Uztailaren 4tik 15era
Uztailaren 18tik 29ra
Abuztuaren 1etik 12ra

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago AEKren euskaltegietan · 673 200 100 / 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

*AEK-ko ikasleentzat (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2021/2022 ikasturtean,  AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean) eta Korrika Laguntzaileentzat soilik. OHARRA: ikasle eta laguntzaile deskontuak ez dira beteragarriak.

Irakurri 7240 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 22 February 2022 08:56
Astelehena, 07 February 2022 05:01