Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik



PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak.
Hauexek dira:
Interesa duen edonork izena eman dezake ESTEKA HONETAN.
Animatu zaitezte eta zatoz guren Kirola eta Naturaren bitartez praktikatzera!
OHARRA:
Antolakuntza ez da arduratuko gerta litezkeen istripu edo lesioez. Parte-hartzaile bakoitza bere buruaren arduradun izango da ibilbideak irauten duen bitartean. Horrela, ezbeharren bat gertatu edo kalte-ordainen bat beharko balitz, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango.
Izen-ematearekin batera parte-hartzaileak baimena ematen dio antolakuntzari bere partaidetzaren irudiak erabiltzeko eta hedatzeko (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, internet, kartelak, hedabideak, etab.) eta merkataritza-eta publizitate-ustiapenari buruzko eskubide guztiak lagatzen dizkiola diru-konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.

Zabalik da dago udako mintzatalde eta berbataldeetan apuntatzeko epea.
Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun eta mintzalagun taldeak.
Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...
Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete FITXA HAU.
...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!
Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.
Informazio gehiagorako:
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udalaren laguntzarekin.
Aurten Urduñako sukalde proiektua ezagutuko dugu; hilero antolatzen den merkatu agroekologikoa bisitatuko dugu; eta tokiko elikagaiak dastatuko ditugu.
Familian bazatozte izen-emate kolektiboa egin > https://bit.ly/2Hj93sO
Bestela banakoa bete > https://bit.ly/2Q6h8Uu
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt