Lanbide Heziketako praktikak euskaraz
Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan. Hurrengo ikasturtean, ikasleek enpresa batean praktikak egingo dituzte eta Urdangarin praktika hauek euskaraz egitearen garrantziaz aritu da. Honetaz gain, euskararen inguruko gako batzuk ere erakutsi ditu.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari Jose Angel Sanchezek adierazi duenez, formazio-motibazio saio hauek ikasleei eta haien tutoreei zuzenduta daude. Bertan, ikasleen etorkizunean eta enpresaren etorkizunean hizkuntza kudeaketaren garrantzia ikusi ahal izan dute. Eta, aldi berean, enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteak zer nolako eragina daukan hizkuntz-komunitatearen biziraupenean. Horrez gain, enpresetako langileen eta ikasle ohien adierazpenak eta esperientziak ere jaso dira.
Hemen bideoa ikusgai.




hize-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza EusLiderrak tailerrak eskaintzen. Saio hauek euskararen erabileran eragitea dute xede, hizkuntza portaera berriak sortuz eta eraldaketa sustatuz. Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie saioak jasotzen dituztenei, euskahaldundu eta euskararen erabileran eragiteko gai izan daitezen euren inguruan.