EUSKARA BIZIPOZ lehiaketa.

2011/12 ikasturtean AEK-ko ikaslea izan bazara, edo udan gurekin ikastaroen bat (barnetegia, trinkoa, on line…) egin baduzu, EUSKARA BIZIPOZ lehiaketan parte hartuta, hastear dagoen ikasturterako doako matrikula lor dezakezu.

Zer egin behar den horretarako?
– Aukeratu ezazu euskara ikastearekin lotutako bizipen bat
– Egin ezazu bizipen hori irudikatzen duen argazki bat
– Idatzi ezazu bizipen horri buruzko testu labur bat: ipuina, bertsoa, zirtoa, poema, iruzkina…

Bizipenaren esanahia, argazkiaren indarra eta testuaren originaltasuna baloratuko ditugu. Jasotako lanak matrikulazio kanpainaren osagarri erabiliko ditugu sare sozialetan, eta hiru lanik onenek jasoko dute saria: 2012-2013 ikasturteko matrikula doan.

Bidali zure argazkia eta testua irailaren 14a baino lehen euskarabizipoz@aek.org helbide elektronikora.

Hartu parte eta lortu doako matrikula datorren ikasturterako!