Aurten ere inauteriak ospatu ditugu euskaltegian, eta ikasleei proposatu diegun gaia BASERRIA izan da. Ordutegi guztietan mozorro eleganteak ikusi ditugu: ardiak, behiak, loreak, baserritarrak, artzainak, eguzki-loreak, idi-probak, mahatsak… Ederto pasatu dugu eta bapo jan eta edan! Baita adimena testatu ere gure Kahoot-ekin!! Primerako Eguen Gizena antolatu genuen!
Indautxu-Irala bloga
HABEren lehenengo deialdian zatiren bat gainditu ez baduzue, aukera daukazue irailean autoikaskuntza bidez azterketa prestatzeko ikastaroa eskainiko dugu. B2 eta C1 mailetarako izango da.
Ekainaren 30era arte aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Aukera baliatuz gero, hainbat abantaila izango dituzue: deskontuak, malgutasuna ordainketetan, lekua ziurtatu taldeetan… Aurrez aurre zein online (https://www.aek.eus/aurrematrikula/ ) egin daiteke. Animatu eta aprobetxatu!!
Ikasturte honetan beste mota bateko lehiaketa ipini dugu martxan: HAIKU lehiaketa. Ikasleei haikuak zer diren azaldu ostean, haiek sortzaile izatera gonbidatu ditugu. Zenbat haiku izango ditugu? Guztion artean bozketa bat zabalduko dugu eta onenak sari elegantea irabaziko du! Bihar haikuak aurkezteko azken eguna!
Ematen du pandemiaren ostean jendea animatu zaigula euskaltegian ganorazko inauteriak ospatzera, bazen garaia! Aurtengo gaia ITSASOA izan da, eta gure talde eta ordutegi desberdinetan marmokak, arrantzaleak, piratak, karramarroak, arrainak, lanpernak baita turistak ere agertu dira. Kahoot erabiliz jolasak egin genituen denon artean, eta jai giroa osatzeko, mokadu ederrak egon ziren […]
2020ko martxoaren 13an, ostirala, ia dena geneukan prest 17. Txotxindau ospatzeko, eta goiz horretan AEK-k mezu bat bidali zigun euskaltegiak ordutik aurrera itxi behar zirela eta hurrengo astelehenetik aurrera eskolak telematitkoki ematen hasi beharko genuela adieraziz. Dena bertan behera utzi behar izan genuen. Hurrengo egunean, martxoaren 14an, telebista guztietan agertu […]
Aurten, apur bat desberdin bada ere, aratusteak ospatuko ditugu euskaltegian, ordutegi guztietan. Gaia: jolasak. argazki mordoa espero dugu, baina bitartean… begiratu dekorazioa: