KORRIKA

ZER DA?

lekukoakorrika-300x200Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.

2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrika Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. Bi urterik behin egiten den lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

NORK ANTOLATZEN DU?

img_4241-2jpg_26677013873_oAEK-k antolatzen du Korrika: euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea. Hori lortzeko, helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu batik bat: euskara eskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak… Baina baita kultur ekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko mintzapraktika programak, lantegi eta erakundeen normalizazio planen diseinu eta gauzapena eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak ere.

 

Gehiago jakin nahi baduzu, hemen klikatu.