Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Euskara lasterka Donostian

Kirola eta euskara uztartu zituen iragan apirilaren 28an Euskararen Donostia Binakako I.  Lasterketak. Izenburuak dioen moduan, lasterketa berezia izan zen AEK-k antolaturikoa: bikoteka egin zuten lasterka parte hartzaileek, eta euskararekin zerikusia duten Donostiako hainbat leku igaro zituzten ibilbidean. Berez, otsailaren 24an egin behar zen lasterketa, Korrika 18ren karietara . Elurteengatik atzeratu ostean, baina, apirilaren amaieran burutu genuen, eta oraingoan bai, egun ezin hobea izan genuen: eguraldia lagun, giro ona eta partaide andana. Orotara 134 bikotek hartu zuten parte datozen urteotan jarraipena izango duen lasterketan.

Argazkiak HEMEN

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude