Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

IV. Binakako Lasterketa

Martxoaren 20rako binakako lasterketa antolatu du Donostiako AEK-k.

Hiru kategoria egongo dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak egongo dira eta lehen bikoteek -modalitate bakoitzean-  sagardotegi-menuak irabaziko dituzte Gartziategi sagardotegian.

Nahiz eta lehenengo postuetan geratu ez, parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute. Era berean, guztiek jasoko dute lasterketarako elastikoa, Forum Sporten eskutik eta hamaiketakoa, Super Amarak eta Gartziategi sagardotegiaren eskutik.

Izen-emateak: http://herrikrosa.eus/

Datu gehiago:

Ordua: 10:00etan
Irteera eta helmuga: Boulevardean, Bretxa parean.
Luzera: 6,00km
Prezioa: 20€ aldez aurretik.
Sari-banaketa Bretxan izango da. Dutxak Kontxan.

Animatu eta egin korrika euskararen alde!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude