Albisteak
Euskalduntzearen maila guztiak, titulu ofizialak, azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak: HABE, IVAP, EGA… autoikaskuntza, Berbalagun egitasmoa Ordutegi zabalak. Eskolak astean bitan, hirutan… izateko aukera!! Ikasi euskara Enkarterriko AEKn!
Guztion beharretara egokitzen den eskaintza Uribe Kostako AEK-k 15-16 ikasturterako prestatu duena: modulazio ezberdinetako euskalduntze ikastaroak, HABEren egiaztatze probetara zuzendutako ikastaroak (ahozkoa propio prestatzeko ikastarotxua barne), gurasoei zein dendariei begirako taldeak, autoikaskuntza, larunbatetako eskolak, ikastaro trinkoak … Hala ere, onena, euskaltegira hurbiltzea eta bertan zuretzako aproposena den aukera aztertzea. ZUEN […]
AEK-k telefonoetarako aplikazioa sortu du: Euskara praktikoa hiztegia. Oinarrizko hitzak ikasteko eta AEKri buruzko informazioa sakelan eramateko! Deskargatu AEK, euskara praktikoa zuen telefonoetara!
Jadanik zabalik daude Uribe Kostako AEK-ko ateak. Iraila osoan zehar aukera dago gertuen daukazun euskaltegitik pasatzeko. Hona gure ordutegiak: LEIOAKO LAMIA AEK: 09:00-13:00/16:00-20:00 GETXOKO LAUAXETA AEK: 09:00-13:00/16:00-20:00 URDULIZKO AEK: 17:00-20:00 GORLIZ-PLENTZIAKO JENTILBASO AEK: 11:00-13:00/18:00-20:00 Eta gogoratu 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko duela AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua […]
Zuk euskara praktikoa, norekin? ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da! AEK-ko ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegi HAU beteta. Nahi beste aldiz bete dezakezue. Lagun ezberdinak proposatuta, jakina! Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure […]
Ekainaren 6an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan hainbat euskahaldun elkartu ziren. Lagun hauek AEKren euskaltegietan ekin zioten euskalduntze prozesuari eta egun, euskaldunak dira. Nahi baduzu, zu ere euskaldundu zaitezke. Uda oso une egokia da euskara ikasten hasteko edota ikastuertean zehar ikasitako praktikan jartzeko. Abentura honetan, AEK-k zure bidelaguna izan nahi […]
ZORIONAKKK. Kontserba loteen kanpainak ere askotarako eman du. Iazko 50.000 kontserba ontziak ia bikoiztu egin ditugu. 90.000 Kontserba ontzi elikadura burujabetzaren bidean. Merkaturatze modu berria herritik eta herrirako. Bertako ekoizpenaren inguruko aliantza berriak, auzolana, euskara… Bidea egiten ari gara, eutsi goiari! Erribera ERRIGORA herrigara!
AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berria, glotodidaktika ikastaroa, eskainiko du. Irailetik urrira izango da eta formatu konbinatua izango du: on-line jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. – Data: Irailaren 4tik urriaren 30era (aurrez aurreko eskolak: irailaren 4, 11 eta 18an, urriaren 9an). – Ordutegia: […]
19.Korrika arrakastatsua pasa ondoren, beharrezkoa ikusten dugu Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela eta, euskahaldun kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu: euskahalduntzearena, alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere. Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu nahi ditugu, bereziki oraindik bide […]
AEK-k abian du hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko eskaintza berezia. Euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron, izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta: * %5eko deskontua hurrengo ikasturteko matrikularen prezioan * Ordainketa malguagoa, epe bat gehituko da ohiko ordainketa epeei * Lehentasuna taldeak eratzeko orduan Izena emateko epea, jadanik […]