Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Ekainaren 6a: euskahaldunon hitzordua!

19.Korrika arrakastatsua pasa ondoren, beharrezkoa ikusten dugu Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela eta, euskahaldun kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu: euskahalduntzearena, alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere.

Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu nahi ditugu, bereziki oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale erdaldunen aurrean. Rol garrantzitsua jokatzen duzue euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai zaretenok.

Beraz, ekainaren 6an, ideia hau indartzeko talde-argazki handia egin nahi dugu zuekin, euskahaldunokin, Hegoaldeko hiriburuetan.

Zu bertan egotea nahi dugu. Hementxe hitzorduak:                                    gugara

 

Bilbon, Arriagan, 11:30ean
Donostian, kaian -Portaletak-, 11:30ean
Iruñean, Alde Zaharrean -Zaldi Zurian, 11:30ean
Gasteizen, Galizia kalean (Aranako txosna-gunea), 12:30ean

 

 

Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu, plazan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da. Egiten dudana naiz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude