Monthly Archives: May 2014

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta:

Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaila hauek izango dituzte:

  • %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):

  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenute, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: Uribe Kostako AEKren euskaltegietan

Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 20a baino lehen eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

2014ko udako eskaintza Uribe Kostako AEKn

Talo tailerra antolatu zuten Lauaxetako lagunek

 

Aste Santuko oporretan alde egin baino lehen, eta eduki dugun bigarren hiruhilabete gogor honi agur polita ematearren, talo tailerra antolatu zuten Lauaxeta AEK euskaltegiko irakasle zein ikasleek. Algortako Euskal Herrian kalean zabaldu berri dagoen Azebarri Elkartean batu ziren eta arto irina, taloa eta osagarrien nondik norakoak entzun ondoren, bakoitzak bere taloa egiteko eta dastatzeko aukera izan zuen.

Argazkietan ikusten den legez giro aparta sortu zuten han bildutako lagunek. Zalantza barik errepikatzeko moduko ekintza!

Ikasturteari amaiera emateko zer edo zer pentsatzen hasiak dira Lauaxetako lagunak!!!