Category Archives: Eskaintza

Euskalduntzearen C2 maila

18/19 ikasturtean C2 maila egiaztatu nahi duten Uribe Kostarrentzat ikastaroa eskaintzen dugu AEKn. Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian emango diren eskoletan C2 mailarako zehaztutako edukiak lantzeaz gain, egiaztatze-probak ere prestatuko dira.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko euskalduntzearen EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ikaslegaiek.

18/19 ikasturterako ikastaroen eskaintza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Horretaz gain guraso-taldeak, Batxilergoko ikasleentzako ikastaroak, dendariak …

Matrikula kanpainarako bulego ordutegiak

2018ko udako eskaintza Uribe Kostako AEKn

IKASTARO TRINKOAK – Cursos intensivos

MAILA GUZTIAK – Todos los niveles

MATRIKULA EPEA / Plazo de matrícula

EKAINEKO IKASTAROAK Maiatz osoan

Cursos de junio – Todo mayo

UZTAILEKO IKASTAROAK

Ekain osoan

Cursos de julio – Todo junio

IRAILEKO IKASTAROAK ekain osoan eta uztailaren 27ra arte

Cursos de septiembre

Todo junio y hasta el 27 de julio

Ordutegiak/Horarios

Goizez

Arratsaldez

ekainean 9:00-13:00

uztail/irailean 9:00-14:00

ekainean 16:00-20:00

uztail/irailean 15:00-20:00

Ikastaroen xehetasunak/Información de los cursos

4-5 orduko ikastaroak/Cursos de 4-5 horas

Ekainaren 4tik 29ra

Ikastorduak: 80

Uztailaren 2tik 27ra

Ikastorduak: 100

Irailaren 5etik 28ra

Ikastorduak: 90

17/18 ikasturterako eskaintza orokorra

Eskaintza zabala Uribe Kostako AEKn

Guztion beharretara egokitzen den eskaintza Uribe Kostako AEK-k 15-16 ikasturterako prestatu duena: modulazio ezberdinetako euskalduntze ikastaroak, HABEren egiaztatze probetara zuzendutako ikastaroak (ahozkoa propio prestatzeko ikastarotxua barne), gurasoei zein dendariei begirako taldeak, autoikaskuntza, larunbatetako eskolak, ikastaro trinkoak …

Hala ere, onena, euskaltegira hurbiltzea eta bertan zuretzako aproposena den aukera aztertzea.

ZUEN ZAIN GAUDE!!!

Matrikula epea irailaren 30era arte zabalik dago.

A5 matrikula orria uk 1516

 

Udako trinkoetan izena emateko epea zabalik

uda 2015 informazioa euskaltegietako orria prezio barik

Batxilergoko ikasleentzako trinkoa ekainean

Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan.

B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainean, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.org).

Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi pasatzen eta hurbil zaitez!

uda batxilergoa

Udako barnetegi eskaintza zabala AEKren esketik

Badator uda eta AEK-k bere barnetegietan gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Gustu guztietarako barnetegia topa dezakezu: euskaraz bizi nahi duten gurasoentzat familia barnetegia, kirola eta natura gustuko dituztenentzat barnetegi ibiltaria, oinez, zein bizikletaz, …

Zuretzat egokia den aukera egin eta Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan izena eman!

Udakoa. Ibiltariak. Bizikletaz Udakoa.Ibiltariak.OinezUdakoa. Familia barnetegia

 

Abian da AEKren udako matrikula kanpaina

Tenperaturak gora egin ahala, uda gertu daukagula ohartzen gara eta Euskal Herriko AEK-k abian jarri du bere udako matrikulazio kanpaina. Eskaintza zabala eta gustu guztietakoa AEK-k udan ere euskahalduntzeko egiten diguna!!!

Ikastaro trinkoak, barnetegiak (familiarekin gozatzeko, oinez zein bizizkletaz naturaz disfrutatzeko … ), on-line ikastaroak … Informazio gehiago eta izen ematea Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan.

Udakoa-zentrala