Monthly Archives: February 2016

Nafar olioa erosteko aukera AEKn

12745857_944929932260026_1175455278480586710_nOtsailaren 19tik martxoaren 2ra arte oliba olio nafarra eskatzeko aukera emango dute Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan. Gabonetako kanpainarekin gertatu legez, euskaltegietan jasoko dira eskaerak, bai ikasleenak, bai irakasleenak, bai hurbiltzen diren uribetar guztiena.

Oraingo honetan internet bidez ere eskatzeko aukera zabaldu dute Errigorako lagunek. Hurrengo linkean sakatuta:

https://www.errigora.eus/olioa-eskutik-eskura

Jasotako eskaera guztiak martxoaren 10erako jasoko dira Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian.

NAFAR HEGOALDEKO UZTA ESKUTIK ESKURA!

AEKn irakasle aritzeko ikastaroa apiriletik aurrera

euskarairakasleikastAEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, apirilaren 8tik maiatzaren 31ra. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du.

Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, apirilaren 8, 15, 22 eta 29an eta maiatzaren 13an.

On-line lanari dagokionez, http://www.egela.aek.eus plataforma erabiliko da. Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak (erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus

Matrikulazioa zabalik martxoaren 14ra arte!