Monthly Archives: June 2016

Dagoeneko Nafarroako kontserbak euskaltegian daude

Goizean goiz hasi gara lanean Lauaxetako lagunok, irakasleok eta ikasleok, Nafarroako uzta zekarren kamioia deskargatzen.

Dagoeneko euskaltegian daukazue egindako eskaera. Gogoraraziko dizuegu euskaltegitik bila pasatzeko ordutegiak zeintzuk diren: goizez 09:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Ostiral arratsaldetan itxita egoten da.

IMG-20160607-WA0002Eta eskerrik asko Errigora kanpainak aurrera ateratzen laguntzen diguzuen guztioi!