Monthly Archives: September 2016

C1 mailaren egiaztatze proba prestatzeko ikastaroa larunbat goizetan

C1 larunbatetanAsko dira astean zehar denbora arazoak dituzten ikasleak. Horiei irtenbidea eman nahian, C1 maila egiaztatze proba prestatzeko ikastaroa antolatu du Uribe Kostako AEK-k. Algortan eta Gorlizen, urritik ekainera, eskaintzen ari da ikastaroa, goizeko ordutegian, 09:00etatik 13:00etara.

Zure oztopoa denbora bada…

animatu!

Mintzamen proba prestatzeko ikastaro laburra AEKn

HABEren azterketetako 2.deialdiko ahozko proba egin behar duten ikasleentzat ikastaro berezia hasiko da datorren astelehenean.mintza 1617

C1: 2.deialdiko entzumen eta irakurmen probetarako datak

c1 entz ir antolaketa

AEK %100 AFEKTIBOA: MATRIKULAZIOA ZABALIK

orokorra2016/2017 ikasturteko matrikulazioa irailean zabalik egongo da. Urritik ekainera euskara ikasteko eskaintza zabala duzu Uribe Kostako AEK-ko euskaltegietan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria…Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko duzu AIZU! Aldizkaria.

Jadanik zabalik daude Uribe Kostako AEK-ko ateak. Iraila osoan zehar aukera dago gertuen daukazun euskaltegitik pasatzeko. Hona gure ordutegiak:

LEIOAKO LAMIA AEK: 09:00-13:00/16:00-20:00

GETXOKO LAUAXETA AEK: 09:00-13:30/16:00-20:00

URDULIZKO AEK: 17:00-20:00

GORLIZ-PLENTZIAKO JENTILBASO AEK: 10:00-13:00/17:00-20:00

Horretaz gain, AEK-k 2016/17 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean: zu eta biok, euskara ederra. Zozketa