2016/2017 ikasturteko matrikulazioa irailean zabalik egongo da. Urritik ekainera euskara ikasteko eskaintza zabala duzu Uribe Kostako AEK-ko euskaltegietan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria…Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko duzu AIZU! Aldizkaria.
Jadanik zabalik daude Uribe Kostako AEK-ko ateak. Iraila osoan zehar aukera dago gertuen daukazun euskaltegitik pasatzeko. Hona gure ordutegiak:
LEIOAKO LAMIA AEK: 09:00-13:00/16:00-20:00
GETXOKO LAUAXETA AEK: 09:00-13:30/16:00-20:00
URDULIZKO AEK: 17:00-20:00
GORLIZ-PLENTZIAKO JENTILBASO AEK: 10:00-13:00/17:00-20:00
Horretaz gain, AEK-k 2016/17 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean: zu eta biok, euskara ederra. Zozketa