Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea hastear dago eta lehenengo ekintza familiei begirakoa da. Bai, Ondo irakurri duzu, antzerki tailerra familian. Hurbildu eta anima zaitezte, antzerki tailerrez gain, umeentzako Xilmegorriren eskutik umeentzako tailerrak egongo direlako, baita liburutegi txokoa ere bai.
Yearly Archives: 2023
BADATOR SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA!!! Ekintza ugari daude, beraz, ez duzu aitzakiarik parte hartzeko. ANIMATU!!! Iruñerriko AEKtik esan nahi dizuegu urte batzuetako esperientzia dugula eta ikasleen orain arteko balorazioak oso onak izan direla. Animatzen zaituztegu ikasle guztiak informatzera eta parte hartzera bultzatzera.
BADATOR SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA! Ez duzu aitzakiarik, ekintza andan duzu aukeran! Beraz, hurbildu eta parte har ezazu gustuko duzun ekitaldian!!!!
Aurten ere inauteriak ospatu ditugu euskaltegian, eta ikasleei proposatu diegun gaia BASERRIA izan da. Ordutegi guztietan mozorro eleganteak ikusi ditugu: ardiak, behiak, loreak, baserritarrak, artzainak, eguzki-loreak, idi-probak, mahatsak… Ederto pasatu dugu eta bapo jan eta edan! Baita adimena testatu ere gure Kahoot-ekin!! Primerako Eguen Gizena antolatu genuen!
Topa Lizardi euskaltegiko ikasleengatik! Eskerrik asko goizean goiz jaiki eta tostada lehiaketarako tostadak prestatzeagatik! Eskerrik asko inauteriak asko gustatu ez eta mozorrotuta etortzeagatik! Eskerrik asko lotsak alde batera utzi eta imintzioka jolasteagatik! Eskerrik asko, bihotzez, gurekin euskaraz disfrutatzeagatik! Gora zuek!