Category Archives: Santutxu bloga

Santutxu AEK, 50. URTEURRENA: ERAKUSKETA

ANIMATU!!!!

KARTELA ERAKUSKETA

Santutxuko EUSKARAREN ASTEA!!!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Euskararen astea

Zeu ere ibilia zara Santutxu AEKn???

Santutxu AEK-k 50 urte beteko ditu aurten, gurekin ospatu nahi duzu? Momentuz, sartu Facebook-en eta bila ezazu “Neu ere ibilia naiz Santutxu AEKn”.Orria atsegin… eta bilatu ezagutzen duzun jendea! 136 lagun gaude jada!!!

IMG_20160212_244632306

Santutxu AEK-ko Inauteri Jaia!!! (2. atala)

Egun osoko parrandaren ondoren atsedentxoa hartuko dugu eta bihar arratsaldeko 19:00etan Baztertxun segiko dugu!!! ANIMATU eta hurbildu pintxo potera!!!

 

IMG-20160211-WA0049IMG-20160211-WA0047IMG-20160211-WA0032

Santutxu AEK-ko Inauteri Jaia!!!

Aurten ez ginen gutxiago izango; gure mozorroek eguna alaitu dute, begira, begira!!!

IMG-20160211-WA0011IMG-20160211-WA0012IMG-20160211-WA0020

Santa Agedako entseguak

Santutxu AEK-k gogotsu ekin die Santa Agedako entseguei!!!

Kasualitatea izango al da euria barra-barra aritu duela gaur??? Kar, kar, kar…

Ezeeeetzzz……. txantxa besterik ez da izan!!! Animo eta segi horrela, ondo ari zarete eta!!!

IMG-20160203-WA0002

 

Gabonetako jaia Santutxu AEKn

Santutxu AEK-k antolatu duen Gabonetako jaiaren kartela dugu! Oso ondo pasa, Santutxu!

IMG-20151216-WA0003

NEGUKO MATRIKULAZIOA ZABALIK!!!

 Ikastaro trinkoak / Cursos intensivos

 Hasiera urratsak / Cursos de iniciación

Auto-ikaskuntza / Autoaprendizaje

4. maila (C2)

Oposaketetako perfilei begirako ikastaro bereziak / Cursos especiales para obtención de perfiles lingüísticos en oposiciones

Zalantzarik baduzu, jo ezazu zeure AEK-ko euskaltegirik hurbilenera eta bertan eskatu informazioa. / Si tienes alguna duda, acude a tu euskaltegi de AEK más cercano y solicita información sin compromiso.

postala

Santutxuko Berbatokia

Badugu ekitaldi gehiagoren berri zuontzat! Santutxu AEK-k berbodromoa antolatu du abenduaren 3rako! Ez galdu aukera paregabe hau euskaraz egiteko eta ondo pasatzeko!

Póster grande escolar-page-001 (1)

 

 

Iraileko ikastaroetan matrikulatzeko azken egunak

Hilaren 2an, asteazkenaz, iraileko eskolak hasiko dira.  Ikastaro trinkoak, azterketari begirakoak eta mintzapraktikakoak…

IKASTARO TRINKOAK (169 €) – Lizardi AEKn (egunero 5 ordu)

AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTARO LABURRAK (101 €) – Lizardi AEKn (3 ordu egunean)

MINTZAMENA LANTZEKO IKASTAROAK (B2 mailatik aurrera) – Lizardi AEKn

AUTO-IKASKUNTZA IKASTARO TRINKOAK (155 €) – Indautxu AEKn (azterketei begira edo errepasoa)

Hemen duzu udako eskaintzaren xehetasunak

web_bannerra

2015-2016 ikasturterako aurrematrikula

EskaintzabereziaTITULUA

eskaintza_berezia-2bs

Ikasturte amaierako jaia

 

Jaia 2015

Euskara eskolak 2015

 

NEGUKO

MATRIKULAZIOA ZABALIK

 

Ikastaro trinkoak / Cursos intensivos

 Hasiera urratsak / Cursos de iniciación

Auto-ikaskuntza / Autoaprendizaje – Ikasgel@

Oposaketei begirako ikastaro bereziak / Cursos especiales oposiciones

ORDUTEGI eta MAILA GUZTIAK / Todos los cursos y niveles

Cursos de 5, 4, 3, 2 o 1 día a la semana

IKASGEL@ (Auto aprendizaje, BOGA programa)

Perfiles lingüísticos de HABE /

HABEko mailen egiaztapena1. maila (B1), 2.maila (B2), 3. maila (C1 – EGA) eta 4. maila (C2)

Bestelako eskaintzak (mintza taldeak, tailerrak, liburutegia)

BERBALAGUNA, euskara praktikatzeko doaneko zerbitzua

Enpresentzako HIZKUNTZA AHOLKULARITZA zerbitzua /

Consultoria lingüística para organizaciones y empresas

NORMALIZAZIO planak, FORMAZIO plan pertsonalizatuak,  ITZULPEN zerbitzua /

Planes de normalización y formación, servicio de traducción

HABEK homologatuak  / Centros homologados

 

Ikusi Bilboko eskaintza osoa/ oferta completa de cursos de euskara 2014/2015

BULEGO ORDUTEGIA (Lizardi AEK Euskaltegi)

Gabonetan egun hauetan izango da zabalik euskaltegia:

Abenduaren 26an, 29an, 30ea, 31n eta urtarrilaren 5ean

Goiez, 10:00etatik 14:00etara

SANTUTXUN BETI EUSKARAZ

 

Gaur, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu dugu Santutxun, bai ospatu ere. Izan ere, hainbat ikasle Santutxuko kaleetan barrena, euskal guneetan eta hauen jabeekin, argazkiak ateratzen aritu dira. Baita Santutxutxurekin ere. Baina ekintza orok omen du bukaera eta argazki rallyak ere bera izan du; Denok elkarrekin egindako horma-irudiaren ondoan, Euskal herria Euskaraz abestia abestuz, bukatu dugu goiza.

Ederki aritu gara, helburua bete dugu, ZORIONAK!

Dena den, ez ahaztu jaiak arratsaldean segida izango duela, “Esketxak” eta mintzodromoa izango baititugu.

Matrikula egiteko azken egunak!

Euskara ikastaroetarako MATRIKULA EGITEKO AZKEN EGUNAK!


HABE azterketak 2. deialdia – AHOZKOaren LANKETARAKO ikastaro berezia

ORDUTEGI eta MAILA GUZTIAK / Todos los cursos y niveles

Cursos de 5, 4, 3, 2 o 1 día a la semana

IKASGEL@ (Auto aprendizaje, BOGA programa)

Perfiles lingüísticos de HABE / HABEko mailen egiaztapena1. maila (B1), 2.maila (B2), 3. maila (C1 – EGA) eta 4. maila (C2)

Bestelako eskaintzak (mintza taldeak, tailerrak, liburutegia)

BERBALAGUNA, euskara praktikatzeko doaneko zerbitzua

Enpresentzako HIZKUNTZA AHOLKULARITZA zerbitzua /

Consultoria lingüística para organizaciones y empresas

NORMALIZAZIO planak, FORMAZIO plan pertsonalizatuak,  ITZULPEN zerbitzua /

Planes de normalización y formación, servicio de traducción

HABEK homologatuak  / Centros homologados

Ikusi Bilboko eskaintza osoa / oferta completa de cursos de euskara

Legion Condorri buruzko 2. hitzaldia, jada, egin dute Santutxu AEK-ko euskaltegian

Aurreko berrietan iragarri bezala, ekainaren 5ean, osteguna, Legion Condorri buruzko 2.hitzaldia izan zuten Santutxu AEK-ko euskaltegian. Bertara, auzoko hainbat pertsona hurbildu ziren, baita ikasle eta Berbalagunak ere.

Giro atsegina izan zen eta hizlariek euren ikuspegia emateaz gain, auzotarrek garai hori nola bizi izan zuten ere adierazi zuten, hainbat pasarte kontatuz eta familietan horri buruz hitz egiteko zegoen beldurra aipatuz. Dena den, denboran aurrera egin dugula eta beldurra alde batera utzi dugula ere esan zen eta iraganean zer gertatu zen jakitea, oraina eta etorkizuna ulertzeko, beharrezkoa dela ere azpimarratu zen.

Bukatzeko, hauxe esan nahi dute Santutxu AEK-ko lagunek: “Mila esker Andrea! Mila esker Klaus! Iraganera egindako ibilaldiak oraina ulertzen lagundu digu eta!”.

 

 

Aste honetako kronikak Bilboko AEK-ko zenbait euskaltegitan

 

LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn

 

Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso gustura aritu ginen ordu bete pasaz. Bide batez, Alemanian gerra garaiko egoera eta gaur egun nola bizi duten jakiteko aukera ere izan genuen, beste “txaskarriloren”batekin batera.

Beraz, oso pozik daude hitzaldiak izan duen harrera eta balorazio onarekin. Gauzak horrela, aurreikusita zegoen bezala, EKAINAREN 5ean, arratsaldeko 19:00etan, beste hitzaldi bat egingo dute beraz, ANIMA ZAITEZTE!!!

 

KOKA-KOLA ETA BAREA Kalderapekon

Ostegunean, berriz, euskal musikaren historiari buruzko ikuspegi berezia eskaini zuten Inaxio Tolosak eta Ramon Agirre. Kalderapekok jendez gainezka egin zuen eta, argazkian ederto ikusten den bezala, giro aparta izan zen. Lizardiko AEK euskaltegiko ikasleek eta Kalderapekora hurbildu ziren guztiek ederto batean pasatu zuten. Adi izan hurrengo deialdietara!

 

Erakusketa Santutxu AEK euskaltegian

“LEGION CONDOR-EK ERAGINDAKO GERNIKAREN SUNTSIPENA” erakusketak, 17 panelen bitartez, 36/37ko gerran, nazien bidegabekeria islatzen du eta bide batez, hutsune historikoak ere betetzen laguntzen digu (adibidez, gutxik dakite Alemaniak Espainiari Rifteko gudan laguntza eman zionik).

Horrelako bitxikeria gehiago jakin nahi badituzu,orain da zure aukera, 2 astez Santutxuko AEKn erakusketa aparta ikusgai izango baituzu.

ANIMATU ETA ETORRI!

 

ERAKUSKETA: Maiatzaren 21etik ekainaren 5era.

TOKIA: Santutxuko AEK(Arbidea 21).

HITZALDIAK: Maiatzaren 28an goizeko 10:00etan eta ekainaren 5ean arratsaldeko 19:00etan.

HIZLARIAK: Andrea Heuschmid eta Klaus Armbruster (MILA ESKER bioi)

SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA

Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Astea amaitu da. Bai umeak, bai gazteak, bai edadetuak….denok egin dugu posible aurtengo euskararen astea arrakastatsua izatea.

Euskararen astea SANTUTXU KANTARIrekin hasi zen eta taberna ibiltariarekin batera, auzoa girotu zuten hurrengo egunean egongo zen Flash Mob erraldoiari bidea eginez. Hurrengo goizean, auzoa festa giroan elkartu eta elkarrekin Flash Mob izugarria egitea lortu genuen, hainbat hedabideetan azaldu zena hain zuzen ere. Egunak aurrera egin zuen eta KOADRILEK iniziatiba hartu eta Herri bazkaria antolatu zuten. Ostean, koktel lehiaketa egin zuten eta elketro-txarangarekin batera, poteo txukuna atera zen. Gauean zerbait garrantzitsu egin behar zela eta, koadrilek DJ gaua antolatu zuten. Euskararen asteak aurrera egin zuen eta igandean Dantzari eguna ospatu genuen. GAZTEDIK Euskal dantzek duten edertasuna eta jai giroa erakutsi zigun, danok kalejira egitera animatuz eta kaleetan barrena jai giro hori zabalduz.Gauza guztiak bezala, astea ere amaitu egin behar zen eta horretarako asteazkenean ESKOLEK prestatutako Play Back-ak erakusteko aukera izan zuten; eta zer nolako aukera! izan ere 5.eta 6 .mailako umeek Euskararen alde itzelezko Play Back-ak egin baitzituzten. Komeriak galantak izan zituzten AEK-ko ikasleek epaimahai lanak ondo burutzeko, erabakia ez baitzen batere erraza izan.

Gauzak horrela, bistan da hilabeteetan euskara batzordea osatu dugunon lanak emaitza ikaragarri ona izan duela eta hori dela eta , ozen eta argi esan nahi dugu MILA ESKER SANTUTXU! MILA ESKER TXURDINAGA!

ZORIONAK!

Euskararen astea Santutxun eta Txotxindau sagardo festa Indautxun

Udaberriari hasiera ederra emateko Santutxun eta Indautxun euskara ikasleek eta, oro har, euskalakariek badute zeregina.

SANTUTXUKO EUSKARAREN ASTEA

 

Santutxu-Txurdinagan apirilaren 4tik 9ra Euskararen Astea ospatuko dute, 14.edizioa hain justu ere. Horretarako eta aurreko edizioetan bezalaxe, auzoko 20 ikastetxe/institutu inguruk parte hartu dute, gainontzeko hainbat eragilerekin batera.

Jarraian, egitaraua duzue eta jakina gonbidatuak zaudete.

 

ANIMATU ETA HURBILDU!!!

 

TXONTXNDAU

Bilboko Indautxu AEK euskaltegian TXOTXINDAU jaiaren 10.edizioa antolatuko dugu apirilaren 11n. Urteurren berezi hau ospatzeko betiko egitarauaz aparte (afaria, jolasak, sagardoa…), aurten menu baten zozketa, Korrika Tonbola eta sorpresa gehiago egongo dira.

Euskaltegiko zein euskaltegi kanpoko euskalakari guztiak gonbidatuta zaudete! Animatu eta erosi azkar sarrera, apirilaren 4a baino lehen. Informazio gehiago nahi baduzue, hiru bide dauzkazue horretarako: indautxu@aek.org helbidera idatzi, 94 441 3474 / 607 617 940 zenbakietara deitu edo Urkijo zumarkalea, 1.tik pasatu. Ea 10. Txotxindau mundiala egiten dugun!!